Athletic, titulurik gabe azkenean

Athletic, titulurik gabe azkenean

Athleticek galdu egin zuen Europako Ligako finala: 3-0, Atletico Madrilen aurka Bukaresten, maiatzaren 9an. Baita maiatzaren 25ean Espainiako Kopako finala ere: 3-0, Bartzelonaren kontra, Madrilen.

 Azken berriak

2012-05-29

Dudak, eromena eta nahigabea

Europako Ligako eta Espainiako Kopako finalak galdu izanak ezin du estali Athleticek egin duen denboraldi aparta. Bielsak entrenatzaile on bati eskatzen zaiona bete du: arlo guztietan hobetu du taldea

2012-05-27

2012-05-26

Perfekzioari begira, malkoak

Lehen zati harrigarria egin du Bartzelonak, eta Pedroren bi golekin eta Messiren beste batekin, aukerarik gabe geratu da Athletic. Denboraldi ahaztezinaren ondoren, bi finalak galdu dituzte zuri-gorriek

«Galdu ala irabazi, beti Athletic»

Talde zuri-gorriak ez du arantzarik kendu Madrilen, baina Bilboko zaleek esperantzari eutsi diote azken momentura arte, eta taldearen jokoa ospatu dute. «Bi final jokatu ditugu, ez dago batere gaizki».

Ikusi gabe, ez sinestekoa

Autoz, limusinaz, motorrez, bizikletan, lasterka... Modu guztiak baliatuta heldu dira Athleticeko jarraitzaileak Madrilera, eta zuri-gorriz jantzi dute hiriburua. Athletic Hirian 40.000 lagun elkartu dira, giro ederrean.

2012-05-25

Txistu ugari Espainiako ereserkiari

Espainiako erregea estadioan ez zela-eta ereserkia asko laburtu dute. Athleticeko eta Bartzelonako milaka eta milaka jarraitzailek jo dituzte txistuak. TVEk izugarri jaitsi du giroko soinua, baina BerroaTBk bertatik bertara jaso ditu txistuak.

Bartzelona txapeldun

Aise irabazi dio Athletici Espainiako Kopako finala. Aurreneko zatian gol aukera ugari sortu du, eta 24. minuturako 0-3 irabazten jarri da. Pedrok bi gol sartu ditu eta Messik bestea.

'Oilarrak' sinetsi egiten du

2009ko Kopako finalarekin alderatuta, Joseba Etxeberriak uste du «txikitu» egin dela Bartzelonaren eta Athleticen arteko aldea. Aukeraren bat izateko taldeak sasoi honetako joko «ausarta» egin beharko duela dio.

Sentimenduaren indarra

Madrilgo Euskal Etxeko peńa 1998an sortu zen, eta 55 kide ditu egun. Athleticen partida guztiak ikusten dituzte bertan, eta ilusioz gainezka bizi dituzte egunok.

Tantak uholde bilakatuko dira

Aurten bisitatutako toki guztietan egin bezala, Athleticen jarraitzaileak hasi dira Madrilgo kaleak hartzen. Oraindik jende gutxi ikusten da; baina, eguraldia lagun, gaur festa lehertzeko prest daude guztiak.

Malkoak irribarre bihur daitezela

Athleticek ilusioa, zaleen babesa eta goiko jokoa baliatu nahi ditu gaur, 28 urteren ostean berriro Espainiako Kopa irabazteko. Bukaresten ondo aritu ez arren, Bielsak ohiko hamaikakoa zelairatuko du ziurrenik.

2012-05-24

Bi euri tanta bezalakoak

Taldeetan hainbeste izar eduki, eta entrenatzaileak ere, finaleko izar distiratsuenen pare: Marcelo Bielsa Athleticen eta Pep Guardiola Bartzelonan. Futbolarentzat oso beharrezkoa da bien lana, eta batez ere, jarrera.

Indarberrituta, Koparen bila

Iturraspe normal-normal entrenatu da, eta ia ziur hasieratik jokatuko du bihar; Bielsak gaur jakinaraziko du hamaikakoa. Bukarestera ez bezala, jokalari guztiak eraman ditu entrenatzaileak Madrilera.

2012-05-23

2012-05-21

2012-05-19

2012-05-17

2012-05-16

2012-05-15

2012-05-11

Ez dute fedea galdu nahi

Europako Ligako finala galdu arren, Athletici harrera beroa egin diote Lezaman ehunka zale zuri-gorrik. Egitekoa zuten entrenamendua bertan behera utzi dute bidaia luzearen ostean

2012-05-10

Ilusio bat galduta, beste bat

Athleticek aurten jokatuko dituen bi finaletik bat galduta, zaleak Bukarestetik Madrilera begira jarri dira. «Bitik kopa bat lortuko dugu», diote.

Zu niretzat, eta ni zuretzat

Athleticeko 13.000 zalek bat egin dute gune berezian, eta jai giroan igaro dituzte partida aurreko momentuak. Hain momentu historikoa ezin dela galdu uste dute denek, eta ikusi egin behar dela bertako festa sinesteko.

Zerua beste nonbait dago

Athletic ezinean aritu da Atletico Madrilen presio eta kontraeraso jokoaren aurka, eta merezita galdu du Europako Ligako finala. Falcaok bi gol sartu ditu lehen ordu erdian, eta goitik behera baldintzatu du partid

2012-05-09

Bukarest, eromenerako prest

Athleticeko zaleak hasi dira Bukaresteko kaleak betetzen. Zale dezente ikusi ahal izan dira, eta guztiak festa pizteko prest daude. Baikortasuna da nagusi denen artean, eta uste dute titulua Bilbora joango dela.

Baikor izateko arrazoiak daude

Athletic barrutik ezagutu duten bost entrenatzailek gaurko finalari buruzko iritzia eman dute. Itxaropentsu daudela aitortu dute bostek, Bilboko taldeak Europako Ligan eman duelako irudirik onena.

Historia egiteko prest

Athleticek Europako lehiaketa bateko lehen titulua irabazi nahi du gaur Bukaresteko Estadio Nazionalean (20:45, Tele5). Iker Muniain osatu egin da, eta hamaikako indartsuena zelairatuko du Marcelo Bielsak

2012-05-08

Arkua eta gezia

Falcao eta Adrian. Adrian eta Falcao. Atletico Madrileko bi aurrelariak, eta biak golegileak. 52 sartu dituzte sasoi honetan, eta, bihar, biak ondo zaintzea funtsezkoa izango da Athleticentzat.

Loiu, ametsaren abiapuntua

Athleticeko milaka zale jada iritsi dira Bukarestera, eta gaur-biharretan iritsiko dira beste asko eta asko, biharko finala zuzenean ikusteko. Loiutik 33 hegaldi berezi antolatu dituzte denera.

Hegazkin bat bete ilusio

Athletic Bukaresten dago jada, eta gaur gauean entrenatuko da lehen eta azkeneko aldiz Estadio Nazionalean. Iker Muniainek ez du azken saioa amaitu, baina bihar jokatzeko prest egongo da

2012-04-28

'Lehoi eroaren' gose aseezina

Marcelo Bielsak itxuraldatu egin du Athletic. Talde on bati irabazle sena eman dio. Eta apustu ausarta egin du: dena gura du. Helburua betetzeko bidean da taldea: bi final jokatuko ditu eta gertu du Txapeldunen Liga

2012-04-27

Pozasetik Bukarestera

Bilboko kaleetan gogotik ospatu dute zale zuri-gorriek Athleticen garaipena. Festa, ordea, arratsaldetik hasia zen Pozas kalean. Giroa, orain, Bukarestera eramango dute bilbotarrek, maiatzaren 9ko final preziatura.

Ilusioa, indarra eta magia

Athletic bikain aritu da Sporting Lisboaren aurka, eta merezita ariko da Europako Ligako finalean, 35 urteren ondoren. Zuri-gorriek maiatzaren 9an jokatuko dute finala, Bukaresten, Atletico Madrilen aurka

2012-04-26

Biziago, oldarkorrago

Athleticek Sporting Lisboaren pareko indarrarekin jokatu beharko du gaur, Europako Ligako finalean egon nahi badu. Muniain ariko da De Marcosen postuan, eta Ibai Gomez hamaikakoan izango da

2012-04-25

Presidentearen 'harrotasuna'

Josu Urrutia gustura dago, «Athletic bere filosofiari eutsita lehiakor delako oraindik ere, futbola asko garatu den arren». Aulkirako «aukera bakarra» Marcelo Bielsa dela berretsi du klubeko agintari nagusiak

2012-04-21

Hegazkina bete duda

Athletici freskotasuna falta izan zitzaion Lisboan; Sportingek, berriz, erakutsi egin zuen talde lehiakorra eta bizia dela. San Mamesko itzulikoa falta da, baina finala garesti jarri zaio talde zuri-gorriari

2012-04-20

Zale asko, sentimendu bat

Athleticeko elastiko zuri-gorriak eta bufandak izan dira nagusi Lisboako kaleetan. Bertan elkartutako 4.000 lagunek bat egin dute, eta giro bikaina sortu. Euskal festa Euskal Herritik kanpo ere egin daiteke.

Pilak kendu dizkio

Athleticek partida iluna jokatu du, eta aurretik jarri den arren, ez dio aldeari eutsi, eta San Mamesen irabaztera behartuta dago. Sportingek hobeto jokatu du, eta presioaren bidez itzali du zuri-gorrien irudimena

2012-04-19

Lisboa, kolore zuri-gorriz

Athleticeko jarraitzaileek bete egin dituzte Lisboako kaleak. Errespetua aintzat hartuta, kantuan eta festan pasatu dute eguna. Guztiak baikor dira gaurko partidari begira.

Ozenago egin gura du orro

Europako lehiaketa batean bigarrenez final bat jokatzeko azken-aurreko pausoa egin gura du gaur Athleticek Lisboan. Sporting indartsua da etxean; Europako Ligan jokatutako zortzi partidak irabazi ditu

2012-04-18

Bihotza buruan

Sporting Lisboako entrenatzailea da Ricardo Sa Pinto, Realeko jokalari ohia. Odol berokoa da, eta jokalariek dena ematea da haren filosofiaren oinarria.

Muniain bai, Gurpegi ere bai

Sei hilabete min hartuta egon ondoren, Sporting Lisboaren aurkako partidarako deialdian sartu du Gurpegi entrenatzaileak. Ezker begiko ubeitisa gaindituta, ziurrenik hasierako hamaikakoan izango da Muniain

2012-04-06

Sufritzeak asko balio du

Schalke 04-k bi aldiz hartu du aurrea, baina Athleticek bitan berdindu du, eta Europako Ligako finalerdietarako sailkatu da. 35 urteren ondoren, Europa mailan lau onenetan sartzea lortu dute zuri-gorriek

2012-04-05

Markagailuari begiratu barik

Athleticek gertu dauka Europako Ligako finalerdietarako txartela, baina ezin du inolaz ere gutxietsi Schalke. Alemaniako taldeak jo handia dauka, beraz, defentsako lana erabakigarria izango da

2012-03-30

Eskatzen hasita, gehiago ezin

Athleticek ez du ongi jokatu, baina bigarren zati amaieran egindako joko onari esker, erabat bideratuta utzi du kanporaketa. Llorentek bi gol sartu ditu, eta De Marcosek eta Muniainek egin dituzte beste biak

2012-03-28

Ehiztariaren eremura

Athleticek Schalke kanporatu gura badu, gertutik zaindu beharko du Klaas-Jan Huntelaar. Ismael Urzaiz Athleticeko jokalari ohiak ondo ezagutzen du aurrelari herbeheretarra, Ajaxen taldekide izan baitziren.

Meategian urrea dago

Athleticek itxuraldatu egin beharko du azken partidetako bolada txarra eten eta gutxitan izaten den aukera baliatu ahal izateko. Schalke 04 talde ona da, baina kanporaketak ez dauka faborito garbirik

2012-03-17

Antzokitik meategira

Athleticek Schalke 04 izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan, eta, sailkatuko balitz, Sporting edo Metalist. Alemanian izango da joanekoa, hilaren 29an, eta itzulikoa, Ostegun Santuan, Bilbon

2012-03-16

Futbola baino askoz gehiago

Athletic eta Manchester Uniteden arteko partidaren aurreko orduetan, jarraitzaile zuri-gorriek Bilboko kaleak bete dituzte, giro paregabea sortuz. Bizkaiko herriaren eta haren taldearen arteko katarsia, beste behin azalera.

Hazten eta handitzen

Old Trafforden bezala, San Mamesen ere Manchester United baino gehiago izan da Athletic, eta merezita sailkatu da

2012-03-15

Deabrua beti da gaiztoa

Athleticek aukera paregabea du Manchester United kaleratzeko, baina Alex Fergusonek entrenatzen duen taldea arriskutsua da oso. San Mames txiki geratuko da lehoien eta deabru gorrien arteko lehia ikusteko

2012-03-14

2012-03-10

Haize freskoa deabruaren etxean

Athleticek ez zuen gupidarik izan Old Trafforden; ilusioaren, ausardiaren eta lotsagabetasunaren garaipena izan zen. Batez beste 23 urteko hamaikakoarekin, etorkizun bikaina du talde zuri-gorriak

2012-03-09

Itxi begiak eta segi ametsetan

Partida ikaragarria jokatu du Athleticek Old Trafforden, eta Europako Ligan handiren bat egin dezakeela erakutsi du. Llorentek, De Marcosek eta Muniainek sartu dituzte zuri-gorrien hiru golak

2012-03-08

Hasi da erromesaldia

Athleticen zale mordoa daude jada Manchesterren, eta beste asko gaur iritsiko dira, airez eta errepidez. Ingalaterrako hiria zuri-gorriz jantzi nahi dute.

Gaurko gonbidatua: Athletic

Talde zuri-gorriak estreinako aldiz jokatuko du Old Trafforden, eta bigarrenez Manchester Uniteden kontra. Partida historiko batez gozatzeaz gain, lehiatzea izango du helburu Bilboko taldeak

2012-03-07

'Ametsen antzokian' aktore

Ivan Campo donostiarrak sarritan jokatu zuen Old Trafforden, Ingalaterrako Ligan, Bolton Wanderers taldean aritu zen sei denboraldietan. Han jokatutako partidez dituen oroitzapenak kontatu dizkio BERRIAri.

2012-03-06

Main Roadetik Old Traffordera

Orain 55 urte aritu ziren elkarren aurka Athletic eta Manchester United, Europako Kopako final-laurdenetan. Carmelo Cedrun jokalari ohiak dio klubaren mugarrietako bat izan zela zuri-gorriak bidean geratu arren.

2012-02-08