
Agirreren mendeurrena
Jose Antonio Agirre Lekube XX. mendeko euskal politikagintzako agintari esanguratsuenetako bat izan zen; martxoaren 6an ehun urte bete ziren Eusko Jaurlaritzaren lehenbiziko lehendakaria jaio zela
Martxoaren 6an ehun urte bete ziren Jose Antonio Agirre Lekube Eusko Jaurlaritzak izan duen lehenbiziko lehendakaria jaio zela. Euskal Herriaren politikagintzari erreparatuta, XX. mendeko politikari eta agintari esanguratsuenetako bat izan zen Agirre lehendakaria. Gernikako haritzaren azpian lehendakari izendatu zutenetik –1936ko urriaren 7a–, euskal gudarostearen gidaritza hartu zuen, eta hala jarraitu zuen Euskal Herria utzi behar izan zuen arte. Harrezkero, 1960an Parisen hil arte, exilioko bidai luzea ezagutu zuen, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak.
Azken berriak
0000-00-00