
EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak
Zazpi hautagai kargu bakarrerako lehian
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo dira martxoaren 24an. Zazpi katedradun aurkeztu dira kargurako, sentsibilitate akademiko zein politiko diferenteen ordezkari. Unibertsitateko komunitateak du azken hitza.
Azken berriak
2004-04-02
Boto baliagarria versus ilusioarena
unibertsitarioen aldartea. Errektorea aukeratzeko hauteskundeen lehenengo itzulian izandako ezustekoak baldintzatu egin zuen atzo botoa
Perez Iglesias EHUko errektorea
Boto ponderatuen %69,64 lortu ditu EHUko hauteskundeen bigarren itzulian; Antiguedadek botoen %30,29 lortu ditu
2004-04-01
Ilusio berriei bidea zabaltzeko eguna
etorkizunerako erronkak. EHUko hurrengo errektorea Juan Ignacio Perez Iglesias edo Ińaki Antiguedad izango den jakingo da gaur; unibertsitatean ilusioz begiratzen diote etapa berriari@:ASIER ITURRIAGAETXEBARRIA - BILBO
2004-03-27
Helburuetan bat, bideetan ez
Juan Ignacio Perez eta Ińaki Antiguedad EHUko errektore izateko lehiatuko dira apirilaren 1ean; gura duten unibertsitatea oso antzekoa izan arren, ez da datoz bat hori lortzeko jarraitu beharreko bideetan
2004-03-25
EHUko hurrengo errektorea Perez Iglesias edo Antiguedad izango da
EHUko hauteskundeetako lehen itzulian boto gehien lortu zituzten bi hautagaiak izan ziren
2004-03-23
Bihar erabakiko dute EHUko 59.000 kidek nor izango den errektorea
Historian lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatuaren sistema erabiliko dute Unibertsitateko errektore berria eta klaustroko kideak nortzuk izango diren erabakitzeko
IAk ikasleen botoa eskatu du, euskal unibertsitatearen alde
Euskal Ikasleen Eskubideen Karta da bere programaren oinarria
2004-03-21
«Ingeniaritza Eskolako kudeaketa eredua EHU osora zabalduko dugu»
Kudeaketa «profesionala eta garbia» eta kalitatea dira Javier Muniozguren hautagaiaren programako ardatz nagusiak.
«Gradu ondoko ikasketek emango diete ospea unibertsitateei»
Bolognako Adierazpenak Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) ekarriko dituen aldaketak aprobetxatzeko asmoa du Perezek.
2004-03-20
«Herri honen arazoei aurre egiteko gai izan behar du unibertsitate sareak»
Euskal Herriko unibertsitate guztiek osatutako sarea egiteko asmoa du Ińaki Antiguedadek, EHUko errektore izendatzen badute.
2004-03-19
«Ikasketak lan merkatuaren beharretara egokitu behar ditugu»
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) etorkizuneko profesionalak prestatzen dituela ez dela ahaztu behar uste du Estebanek.
2004-03-18
«Jaurlaritzarekiko harremanak aldatu ezean, EHU krisian sartuko da»
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) kudeaketa beste era batera egin behar dela sinestuta dago Antonio Rivera.
2004-03-17
«Gure unibertsitateak etorkizuna du, erreferentzia bihurtzen bada»
Gizartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) uztartzea izan da Ander Gurrutxagaren irizpide nagusia programa prestatzean.
2004-03-16
«Azken aukera dut buruan dudan unibertsitate profesionala lortzeko»
«Azken aukera dut buruan dudan unibertsitate profesionala lortzeko»
2004-03-15
Mezu eta irudi zabaltzaileak
EHU-KO HAUTESKUNDE KANPAINA. Hautagaiak irudi kanpaina indartsua egiten ari dira, botoa emateko eskubidea duten 60.000 lagunengana iristeko; teknologia berriak baliatu dituzte guztiek
2004-03-12
IAk Ińaki Antiguedaden alde egingo du hauteskundeetan
«Oinarrizkoak eta beharrezkoak diren aldaketak» planteatu dituen hautagai bakarra dela esan dute erabakia arrazoitzeko
2004-03-11
EHUko presio taldeei ez diela men egingo esan du Estebanek
«Aldaketak egiteko taldea» osatu du Unibertsitateko idazkari ohiak
Bidegurutzea euskararentzat EHUn
Errektore izateko hautagai batzuk orain arteko bideari eutsi nahi diote; Perez eta Antiguedad aldaketaren aldekoak dira
2004-03-06
Unibertsitatea gizarte premietara egokitu nahi du Gurrutxagak
HUn ikerketa sustatu gura du, enpresekin elkarlanean jardunez
2004-03-04
Kudeaketa «eraginkorra» egingo duela agindu du Muniozgurenek
EHUko langileen baldintzak hobetuko dituela esan du Dońatek, eta autonomia aldarrikatu du
2004-03-03
Sektore abertzale eta aurrerakoiak bildu nahi ditu Antiguedadek
Bestelako unibertsitatea sortzeko eztabaida estrategikoa egin behar dela azpimarratu zuen
2004-02-28
Zazpi hautagai lehiatuko dira Monterok utzitako errektore kargua hartzeko
Martxoaren 24an inork gehiengo osoa lortzen ez badu, beste itzulia egingo dute apirilaren 1ean
2004-02-27
Funtzionario doktoreen botoek erabakiko dute errektore berria
Sufragio unibertsal ponderatua sistema erabiliko dute lehen aldiz EHUko errektorea aukeratzeko, baina erabakitzeko ahalmena izan duten taldeetan ez du eraginik izango
2004-02-26
Hautagaia izango dela baieztatu du Perezek
Kudeaketan «zorroztasuna, gardentasuna eta zintzotasuna» agindu du
2004-02-25
EHUko hauteskundeetara aurkeztuko da Rivera
Arabako campuseko errektoreordeak erabat itxi gabe du zerrenda, bigarren itzulira begira
2004-02-24
«Unibertsitate Legeak ez du EHUren egunerokoa erraztuko»
Apirilean utziko du EHUko errektore kargua Manuel Monterok. Bere agintaldian izan diren gorabeherez eta unibertsitateari eragiten dioten albisteez jardun du errektoreak
2004-02-05
Inorekin ondo eraman ezinda bete du bere agintaldi osoa Monterok
Eztabaidak izan ditu Jaurlaritzarekin, Espainiako Gobernuarekin eta EHU barruko sektoreekin
2004-02-04
Martxoaren 24an aukeratuko dute EHUko errektore berria
Prozesuko egutegia eta araudia onartu zituen atzo Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak;hala, euren burua aurkeztu gura dutenek otsailaren 27a baino lehen eman beharko dute izena
2004-01-13
Estu lortutako garaipena
EHU-KO hauteskundeak. Monterok, Kazetaritzako dekanoak, boto biko aldearekin lortu zuen 2000. urteko martxoan EHUko errektore kargua
Hauteskundeak zehazteko hilabete du Monterok
EHAAn atzo argitaratu zen, azkenik, EHUko estatutuak onartzen dituen Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dekretua