Lekuak eta lekukoak

Lekuak eta lekukoak

Euskal kulturan eragin handia izan duten hainbat pertsonari buruz BERRIAk eginiko erreportaje sorta

 Azken berriak

2012-08-26

Akazia, akatisia eta beste zenbait gutizia

Igeldoko Buenavista jatetxeak eta Aieteko Munto-Berri tabernak, biak Donostian, babes eta lagunarterako ostatu izan zituen urte luzez Mikel Laboak. Angel Irizarrek eta Iņaki Garciak Laboaren alderdirik hurbilenekoak dakartzate gogora.

2012-08-25

Indarraren arrastoak

Zeberion sortua, 23 urterekin, ezkonberri heldu zen Maurizia Aldeiturriaga Arteagako Elixabeiti auzora; haren bizilekua eta haren bizitzaren lekukoa izan zen San Migel baseliza aurreko baserria.

2012-08-24

Hotsik gabeko txirrina

Hutsik dago aspaldian, Urdazubin, Pedro Agerre 'Axular' idazlearen sortetxea, eta ateko armiarma sareak dira horren froga. Hala ere, bide bazterreko etxe huts hori da euskal literaturaren sorburu nagusietariko bat.

2012-08-23

Urumearen ertzean ernea

Hernanin jaio zen Txirrita, Ereņotzu auzoko Latxe baserrian. Ez zuen handik hartu ezizena, baina han eman zituen 13 urteetan egin zen bertsolari.

2012-08-22

Probokatzaile diskretua

Atentzioa ematea ez zuen gogoko, eta ez zen inongo modaren esanetara lerratzen. "Vicente Ameztoi zen eta kito", haren alargunaren ustez. Etxeari eta haren inguruneari esker oso aske eta motibatuta lan egiten zuena, kultuko margolaria.

2012-08-21

Kale bihurri, mundu bihurri

Errenteriako Goiko Kalean bizi izan zen Koldo Mitxelena bere lehen 21 urteetan, 36ko gerra hasi zen arte. Kale bihurri eta aldapatsu hartatik gerrak markatutako bizitza are bihurri eta aldapatsuago batera irten zen orduan.