Andolin Eguzkitza hil da

Andolin Eguzkitza hil da

Euskaltzain, idazle, hizkuntzalari eta EHUko katedradun zenaren heriotzak samin handia eragin du euskal kultur munduan

Martxoaren 24ko goizaldean, Basurtuko Ospitalean, bihotzekoak jota hil zen Andolin Eguzkitza euskaltzain oso, idazle, hizkuntzalari eta EHUko katedraduna, 50 urterekin. Bizitza laburra, baina, dudarik gabe, oparoa izan zen Eguzkitzarena. Euskal kulturaren munduak agertutako samin handia izan da horren lekuko.

 Azken berriak

2004-03-27

Agur bero eta hunkigarria

euskal kulturaren mundua doluz jantzi zen atzo, andolin eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzainari azken agurra emateko

2004-03-25

Erraietan barrena euria

Samin handia eragin du Andolin Eguzkitzaren heriotzaren ustekabeko albisteak euskal kulturaren munduan