GIZARTEA
20. Gay-Les-Trans kanpaldia
Irailaren 8tik 11ra egingo da kanpaldia, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean.
2011-08-20
Euskal Herriko Gay-Les Aspaken Mugimenduak 20. aldiz antolatu du Gay-Les-Trans kanpaldia.
Aurten, irailaren 8tik 11ra bitarte izango da, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean. Lau egun horietarako egitarau betea osatu du EHGAMek, "giro lasai eta paraje ederrean" gozatzeko: mendi martxa, euskal dantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazioa, ibilaldi botanikoa, BDSM ikastaro praktikoa, perfomanceak, festa ...
Izen ematea ireki dute iada, eta plazak bete arte zabalik egongo da.
Prezioa:
Hiru egun aterpetxean 100€ / kanpinean 85 €
Bi egun aterpetxean 70€ / kanpinean 60€
Dirua kontu honetan sartu behar da:
Euskadiko Kutxa: 3035-0063-82-0630030222
Informazio gehiago, www.ehgam.org webgunean edo 667-43 55 70 telefonoan.



