KULTURA
'Dantzan.com'-ek babesa eskatzeko kanpaina abiatu du
Abenduan webgunea itxi egin behar izan zuten, arazo ekonomikoak zirela eta. "Erakundeei kezka adierazteko eta laguntza aldarrikatzeko" atxikipena eskatu dute.
2012-02-16
'Dantzan.com' dantzaren inguruko webguneko arduradunek babesa eskatzeko kanpaina abiatu dute, sinadura bilketa baten bitartez. Abenduan ataria itxi behar izan zuten, arazo ekonomikoak zirela medio.
"Dantzari-dantzazale guztion babesa eskuratzea oso beharrezkoa zaigu, dagokien erakundeei gure kezka adierazi eta behar duten laguntza aldarrikatzeko", jakinarazi dute arduradunek.



