Edukira joan

Publizitatea

HEDABIDEAK

Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatuz

Iruñerriko Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola… Izan ere, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu duten bideoan.

2012-04-26

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Iruñerriko Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola… Izan ere, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu duten bideoan. Bideoak Euskalerria irratiaren komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa eta bizia islatu nahi du.

Aukera ON kanpainaren barruan sortu dute bideoa. Eta Nafarroako Gobernuak banatu behar dituen bi irrati lizentziak ditu jo puntuan. Euskalerria Irratia bazkide gehiago lortzeko ahaleginean ari da. Irratia birsortzeko prozesuan buru belarri murgilduta daude.

Irudiak Iñigo Ganzarain Filmotek-ko errealizatzailearenak dira eta, soinu banda Broken Brothers Brass Band musikarienak.

Parte hartzaileak

Igor Ijurra —abesbatza zuzendaria—, Mikel Urmeneta —marrazkilaria—, Patxi Huarte Zaldi Eroa —marrazkilaria—, Julio Soto —bertsolaria—, Angel Erro —idazlea—, Iñaki Lazkoz —margolaria—, Arkaitz Martinez de San Vicente —Oreka TX taldeko txalapartaria—, Joli Pascualena —abeslaria—, Pablo Archel—Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea—, Keiko Suzuki —irakaslea—, Naiara Egozkue —eskubaloi jokalaria—, Patxi Puñal —Osasunako jokalaria—, Abel Barriola —pilotaria—, Miren Aranguren —Bilgune Feministako kidea—, Xanti Begiristain —euskaltzalea—, eta Ana Valencia, Mikel Reparaz, Edurne Elizondo, Urko Aristi eta Estitxu Fernandez kazetariak.