Edukira joan

Publizitatea

IKASTOLAK

Ibaialde, zure alde

Pasaia-Lezo Lizeo ikastolak kanta bat eta bideoklipa sortu dituzte Lodosako ikastolari elkartasuna erakusteko. 

2012-05-03

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Pasaia-Lezo Lizeo ikastolak elkartasuna adierazi nahi izan dio Lodosako Ibaialde ikastolari, eta horretarako, ekimen bikoitza gauzatu dute: Kanta bat eta bideoklipa sortu dituzte. 

Hiru minutu pasatxo irauten duen bideoklipaean Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bertan; eta protagonistak gure ikasleak beraiek dira, maila eta etapa guztietakoak.

Kanta egiteko orduan, berriz, Ze esatek! taldearen kanta bat erabili dute doinu gisa, baina letra ikasleek egin dute. Ekimena arrakastatsua ari da izaten, astebetean 740 bisita baino gehiago jaso baititu Youtube atarian eskegitako bideoklipak. "Bisita bakoitza aurrera egiten den urrats bat da, Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko" diote ekimenaren bultzatzaileek.