Edukira joan

Publizitatea

GOOGLE

Model Your Town lehiaketa irabazi du Getariak

Herriko eraikinak 3D modeloetan erakustea da Googlek antolatzen duen lehiaketa horren funtsa.

2012-05-16

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Getariak irabazi du Googlek antolatzen duen Model Your Town lehiaketa. Google Earth programa erabiliz hiri edo herri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakustea da lehiaketaren mamia. Josetxo Perez Fernandez eta Pedro Domecq Agirrek eginiko lanari esker sartu zen Gipuzkoako udalerria sei hoberenen artean, eta nagusitu egin da.

Munduko beste 150 herri aurkeztu ziren lehiaketara, eta finalera Poloniako Zielona eta Torun, AEBetako Lowel eta Evansville, eta Ingalaterrako Leominster ere heldu ziren. Bozketa bidez erabaki dute irabazlea. Getariak 25.000 dolarreko saria jasoko du.

Google Sketchup tresnari esker eraiki daitezke eraikinak 3D modeloetan. Eraikin horien argazkiak gainezartzen dituzte ondoren modelo horien gainean. Getariako kasuan kaia, moilak, arrain merkatua, argiztapena, jatetxeak, San Anton mendia eta itsasargia, Elkanoren estatua, San Salbador eliza, Balentziaga museoa eta alde zaharreko etxeak diseinatu dituzte hiru dimentsiotan.