Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

Ikasi euskaraz Pinterest erabiltzen

Azkue Fundazioak Pinterest sare soziala erabiltzeko eskuliburua euskaratu du. 

 

2012-05-17

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Azkue Fundazioak Pinterest sare soziala erabiltzeko eskuliburua euskaratu du.

Experian Hitwise behatokiaren arabera, Pinterest da, Facebook eta Twitter ondoren, hilero bisita gehien dituen sare soziala. Pinterestek %30eko hazkundea izan zuen pasa den urteko bigarren sehilekoan eta aurtengo otsailean, 104 milioi bisita lortu ditu, Linked-in sare sozialaren aurretik jarri delarik. Laugarren postuan geratu den sare sozial profesionalak, 86 milioi bisita inguru izaten ditu hilero.

Guztien gainetik, noski, Facebook aurkitzen da, hilero, zazpi mila milioi bisita inguru baititu hilabete bakarrean. Bigarren postuan, Twitter aurkitzen da, hilero 180 milioi bisita baino gehiago izaten ditu eta gorantz doa nabarmenki.

Hazkunde izugarria izan arren, oraindik ere Pinterest sare sozial ezezaguna da askorentzat. Pinterest argazki eta bideoetan espezializatuta dagoen sare soziala da. Erabiltzaileek irudiak antolatu, argazkiak partekatu edota bildumak sortzeko aukera dute. Gaurtik aurrera sare sozial honen inguruan gehiago ikasteko aukera izango dute euskal erabiltzaileek, euskarazko gidaliburua erabiliz.