IKASTOLAK
1.500 lagun pasa Zizur Txikiko San Fermin ikastolaren lip-dubaren grabaketan
Vendetta taldearen 'Begietara begira' abestia erabili dute lanerako.
2012-06-20
Aurten Nafarroa Oinez Zizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatuko du, eta prestaketa lanetan segitzen dute. Horren erakusgarri da lip-duba. "Modu parte hartzaile eta ludikoan" egin nahi zuten, eta grabaketan 1.500 lagun pasa izan dira: gurasoak, irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, eta ia ikasle guztiak.
Bideorako hautatutakoa abestia Vendetta Nafarroako taldearen Begietara begira izan da. Sekuentzian Zizur Txikiko ikastolari lotutako jarduerak agertzen dira.
Aurtengo Nafarroa Oinezen bitartez, San Fermin ikastolaren helburua Bigarren Hezkuntza handitzea izango da. Izan ere, orain arte ziklo horretara iristen ziren hiru gela lau bilakatu dira eta, horrez gain, Batxilergoan Iruñerriko beste ikastetxeetako ikasleak jasotzen ditu urtero.



