Edukira joan

Publizitatea

JAIAK

Larunbatean 'Zapato Azule' eguna izango da Ondarrun

Radixu Irratiak antolatuta, jaialdiaren 15. urteurrena ospatuko dute. Esne Beltza euskal taldeak sortu du egun berezi horretarako abestia. Hemen entzun daiteke. 

2012-06-26

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ondarruko kaleak urdinez jantzita, iaz.
Ondarruko kaleak urdinez jantzita, iaz.

Urdinez janzteko eguna iristear da Ondarrutarrentzat (Bizkaia). Eta ohiturari jarraiki, urdinez janzten ez den hark errekan bukatuko du eguna. Larunbatean, Zapato Azule eguna izando da Ondarrun. 

Radixu Irrati libreak antolatuta, jaialdiaren 15. urteurrena ospatuko dute. Esne Beltza euskal taldeak sortu du egun berezi horretarako abestia. Hemen entzun daiteke. 

Urtero bezala 3 atal edukiko ditu jaiak: Alde Zaharreko jai gunea, Euskal Herriko kamiseta azoka eta Dina Martxa. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira:  txitxarro erreak, taloak, txistulariak, irrintzilariak, bertsolariak, erraldoiak, kale antzerkia, euskal dantzak, dultzaineroak, elektrotxaranga, kontzertuak, umeentzako jolasak, musika eta abar luze bat.