RIO+20
Ezhoiko hitzaldia aldaketaren alde
Uruguaiko presidente Jose Mujicak Brasilgo Rio+20 goi bileran egindako hitzaldiak oihartzun handia izan du sarean. Munduaren egungo egoeraz oinarrizko galdera batzuk planteatzen ditu bertan.
2012-06-26
Uruguaiko presidente Jose Mujicak Brasilgo Rio+20 goi bileran egindako hitzaldiak oihartzun handia izan du sarean. 139 herrialdetako ordezkarien aurrean mintzatu zen Mujica, hitz bakoitzarekin aldeketa bat eskatuz.
Ez zuen promesarik edo planik proposatu, gizateriaren egungo egoeraz oinarrizko galdera batzuk planteatu zituen: Zer bilatzen dugu? Benetan zoriontsu al gara? Gure asmakizunak gobernatzen ditugu, ala haiek gobernatzen gaituzte gu? Aldaketa eskatu zuen.



