KULTURA
Jaurlaritzaren argazki bilduma guztion eskura
Argazki izeneko webgune berrian, edozein erabiltzailek igo ahal izango ditu argazkiak.
2012-07-04
Argazki izeneko webgunea berria sortu du Eusko Jaurlaritzak. Bilduma horretan, 10.000 argazki daude eta horiek erabiltzeko, deskargatzeko eta baliatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Hala ere, 2009an sortu zuten webgunearekin konparatuz berezitasun nabarmen bat dauka: edozeinek argazkiak igo ahal ditzakeela.



