KULTURA
Fermin Muguruzaren 'Zuloak' dokumentalaren trailerra ikusgai dago
Dokumentala urriaren 5ean estreinatuko da.
2012-07-04
Urriaren 5erarte ezin izango da ikusi Fermin Muguruzak Zuloak musika taldeari buruz sortu duen dokumentala. Hala ere, dagoeneko trailerra zabaldu dute.
Proiektuaren ideia, Arrate Rodriguez artistak Muguruzari rock talde bat sortzeko asmoa zuela azaldu zionean sortu zen. Momentu horretan, Zuloak musika taldearena den argitaratu gabeko materiala bilatzen hasi ziren.
Bestalde, Muguruza eta Rodrigezek, edizio, postprodukzio eta ekoizpena finantzatzeko iturriak bilatzeko kanpaina bat abian jarri zuten. Diruz laguntzeko kanpaina hori hiru egun barru bukatzen da. Ekarpenak Zuloak dokumentalaren webgunean egin daitezke.



