Edukira joan

Publizitatea

GIZA ESKUBIDEAK

Eta zu torturatuko bazintuzte?

Amnesty Internationalek ikuslea biktima bihurtu du torturak salatzeko bideo bortitz eta gogor honetan.

2012-07-04

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Amnesty International gobernuz kanpoko erakundekoak torturak salatzeko kanpaina jarri du abian, Hooded izeneko bideoarekin. Bertan, kamara bihurtzen da torturen bikima eta, hala, ikusleak zuzenean eta era gordinean jasotzen du torturaren laztasunaren berri.

'Ezerk ez du hau justifikatzen' da giza eskubideen aldeko elkarteak hautatu duen leloa. Camile Herren suitzarrak egin du iragarkia eta hainbat bolondresen laguntza baliatu du horretarako.