GIZARTEA
Ai Laket!! Gasteizko elkarteak irabazi du Drogen Prebentziorako Europako Saria
10. urteurrena bete berri du elkarteak. Bi urtetik behin ematen dute saria.
2012-11-14
AI Laket!! Gasteizko gobernuz kanpoko erakundeak irabazi du aurtengo Drogen Prebentziorako Europako Saria, Alemaniako eta Libanoko beste GKE banarekin batera. Bi urtetik behin ematen du saria Europako Kontseiluak, eta droga kontsumoari aurre hatzeko hiru proiekturen balioa aitortzen du horrela.
83 hautagai aurkeztu dira aurten saria irabazteko. Besteak beste, Ai Laket!!-ek drogen edukiak aztertzen ditu, horien purutasun maila zehazteko.



