Hara!

2013-04-30

sukaldaritza

Onenen artean oraindik

'Restaurant' aldizkariaren zerrendan, hamar jatetxe onenen artean jarraitzen dute Mugaritzek eta Arzakek; Adurizen jatetxea, baina, postu bat jaitsita, laugarrenera igaro da.

2013-04-30

HEDABIDEAK

Sareari etekina atera nahian

Paperezko publizitatearen beherakadak itota, hainbat erreferentziazko egunkarik sareko edukien harpidetza sistema abiarazi dute. 'El País' eta 'El Mundo' hurrengoak izan daitezke.

2013-04-29

MIREN ARZALLUZ

"Ez nioke eskatuko soineko bat egiteko Balentziagari"

Cristobal Balentziaga museoko komisarioak miresten du Getariako jostuna. Haren beste pasioetako batekin uztartzen du lana: historiarekin. Moda eta historia, soinekoak eta liburuak; eta horien guztien artean, Miren Arzalluz.

2013-04-25

EUSKAL HERRIA

Itzulera erromatar arora

Erromatar Inperio garaiko hiri bat nolakoa izan zitekeen ikus eta usaindu daiteke Iruñeko Baluarte plazan jarri duten erakusketan. Erakusketa ekainaren 19ra arte dago.

2013-04-25

JAIAK

Bestelako jaiak helburu

Donostiako Piratek 'Izan Pirata' dokumentala aurkeztuko dute larunbatean Antzoki Zaharrean: Donostian jai herrikoien alde izan diren mugimenduak biltzen ditu.

2013-04-24

komunikazioa

Kazetaritzari buruzko 'flashdub shake'-a

EHUko Multimedia Masterreko ikasleek 'lipdub'-a, 'harlem shake'-a eta 'flashmob'-a bateratzen dituen fenomeno berria sortu dute, 'flashdub shake'-a, eta kazetaritzari buruz egin dute lehenengoa: 'Euskal Prentsa Gu'.

2013-04-24

GASTRONOMIA

Gorrotxategitarren eguna

Gorrotxategi abizena prestigio handikoa da gastronomia munduan: arrautzak, txuletak eta txokolatea dituzte ardatz. Produktu guztiak elkartuta, bazkaria egin dute Donostian.

2013-04-24

EUSKAL HERRIA

Baratzea, etxeko balkoian

Barazkiak edo landare usaintsuak norberak landatu eta zaintzeko liburua osatu du Usoa Arinek.

2013-04-23

Manuel Ferreiro (Geografia eta Historia lizentziaduna)

"Kolerak ez du bereizketarik egiten; beldur handia zioten"

Hiru kolera izurrite handi egon dira Gasteizen. Lehena, 1834. urtean, gerra karlistaren erdian hasi zen, eta hiru hilabete iraun zuen; 1.166 hildako eragin zituen, gutxienez. Hirian zein herrialdean izandako ondorioei buruzko tesia idatzi du Manuel Ferreirok.

2013-04-23

HISTORIA

Gazteluak bisitatuz historia ezagutu

'Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak' izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu.