ASTRONOMIA
Eguzki eklipse partziala bihar
Eguzkia Euskal Herrian ateratzen denerako, Ilargiak zati bat estalita izango du.
2011-01-03
Eguzki eklipse partziala ikusi ahal izango da bihar Europatik, Afrika iparraldetik eta Asia erdialdetik. Ilargia lurraren eta Eguzkiaren artean kokatzen denean gertatzen dira eguzki eklipseak, baina oraingo honetan Eguzkiaren zati bat soilik estaliko du.
Zientziaren Kutxaguneak jakinarazi duenez, eklipsea bihar 07:49an hasiko da, eta Euskal Herrian eguzkia 08:40an aterako denez, ateratzen denean zati bat estalita izango du. 08:57an joko du goia eklipseak, eta une horretan Eguzkia horizontetik oso gertu egongo dela aurreratu du, "bakarrik 2º-ko altueran".
Eklipsea 10:14an amaituko da, eta une horretan Eguzkia 12º-tan egongo dela iragarri du Zientziaren Kutxaguneak.