NUKLEARRAK
Garoñako langileak, rap kantatzen
Zentral nuklearraren segurtasuna aldarrikatuz bideoklipa egin zuten aurreko astean.
2011-03-16
Garoñako zentral nuklearra 2013. urtean ixteko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak, eta itxiera horren kontra protesta egiteko Garoñako langileek bideoklip bat egin zuten aurreko astean, rap kantatuz. Abestian euren enpleguak defendatzen dituzte, Garoña segurua dela adieraziz, eta Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren kontra protesta egiten dute.
Japonian Fukushimako zentral nuklearrean gertatzen ari denak, ordea, beste esan nahi bat eman dio bideoklipari, eta euren asmoa beste bat zen arren kritikak ere jaso dituzte, beste beste, Berriketan.info sare sozialean. Zorte txarra une aukeratzerakoan? Ajolagabekeria zentral nuklear baten arriskuak errealak direla aintzat hartuta? Bideoan langileak eta zentralaren barrualdea ikus daitezke.



