Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Txileko ikasleek euskarazko bideoa egin dute beren borroka azalduz

Unibertsitate publikoa lortzeko greban dauden aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, euskaraz ere bai.

2011-07-20

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Unibertsitate publikoa lortzeko borrokan ari dira Txileko ikasleak. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo duela eta maileguak eskatu behar izan dituzte ikasle askok. Ikasketak amaitu ondoren, horiek ordaindu ezinean ibiltzen dira.

Sistema horren aurka greban daude aspalditik. Aldarrikapenak munduari ezagutarazteko hizkuntza askotako bideoak grabatzeko ekimena jarri dute martxan. Euskaraz ere saiatu dira; irakurtzerakoan akats batzuk dituen arren, primeran ulertzen den bideoa grabatu dute.