Azken orduko berriak

Hezkuntza. Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena

Eskola Kontseiluak erlijio orduak eskola ordutegitik kanpo uzteko eskatu du

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza eragileen taldeak jakinarazi du lau ikasletik batek soilik aukeratzen duela erlijioa eta besteei curriculuma lantzea eragozten zaiela. Salatu dute ikasle gehiago eta baliabide gutxiago dituztela, eta mailari eutsi ahal izateko orain arteko joera irauli eta aurrekontua igo egin behar dela adierazi dute.

Politika

'Cabacas auzia', peritu probetan

Iñigo Cabacasen senideek eskatuta, haren heriotza ikertzeko auzibidea irekita dago, eta atzo peritu probak egin zituen Espainiako Poliziak Bilbon. Cabacas ertzainen pilotakada batek hil zuen, eta gertaerak berregiteko neurketak egin zituzten.

JOAQUIN GIMENEZ - ESPAINIAKO AUZITEGI GORENEKO MAGISTRATUA

Joaquin Gimenez magistratua.
Joaquin Gimenez magistratua. Marta Jara / Argazki Press

"Terrorismoaren aurkako borroka hondamendi juridikoa izan da"

Oroigarriz beteta dauka bulegoa Joaquin Gimenez epaileak: Kontxako baranda txiki bat, Txillidaren irudi bat, bakearen aldeko mezu batekin, eta ikurrin bat, mahaian. Sortzez Orihuelakoa da, Alacantekoa, Herrialde Katalanetakoa. Baina bere ibilbide judizialaren zati handiena Euskal Herrian egin du. 80ko eta 90eko hamarkadetan Bilboko eta Donostiako auzitegietako presidente izan zen. Eta 1998tik Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Salako magistratua da. Besteak beste, boto partikularrak eman zituen 18/98 auzian eta Parot doktrinaren aurka