Azken inkesta
Nor izango da Frantziako hurrengo presidentea?
Maiatzaren 6an izango da bigarren itzulia, François Hollanderen (PS) eta Nicolas Sarkozyren (UMP) artean.
2012-04-24
Bidali zure botoa
Anonimoa 2012-05-06, 20:31
hor iparraldearen urerapena dakaren alderdiak dira bozkatu beharrekoak ; frantsian barnea dago baino hor euskal unibertsitatea sustatu eta lanbide teknikoen prestaketa egingo duena: herritarrak prestatu jakitsza maila onean gero bai tailerrak ta bai beste sistemapolitiko
Anonimoa 2012-05-06, 20:23
iparaldean euskal estatuaren eta independentziaren aldeko alderdiei eman bahar zaie bozka horrela gure estadu edukitzeko
Jakes Lafitte 2012-05-04, 19:37
Hauteskundeak igandean direla eta, Frantziako gertaera batzuk garai txarrean edo onean badatozte. Lehenik polizien manifestazioa aipatu nahi dut. Frantziako polizia askok ez dio zuzen iritzi polizia batek ezaguna den gaizkile baten atzetik hiltzeagatik ikertuta ( Kasu ez epaituta) izan dadin.Polizia bere defentsan omen zegoen, bainan erasoka ari den gaizkilea aurretik etortzen da eta ez du ihes egiten; poliziak atzetik eho balinbadu, ihes zegien eta gaizkilea harrapatzeko hilketa baino bide garbiagorik atzeman behar zuen poliziak. Horregatik kasua ikertu nahi du justiziak eta halako manifestaziorik egiteko ziorik ez dago. Bestela poliziaren inpunitatea lortuko da , faxista usaia duen jarrera alegia. Beste gauza bat: emakumeeri eraso sexuala egitearen zigorra Frantziako kodigo penaletik kendu dute, "testua argi aski ez delakoan". Bi testu bozkaturik izan balinbadira beren garaian nahiko argi izan zirelako da; orain legea bete araztekotan interpretazio desberdinak edo aplikazioa zaila izatea ez da legea kentzeko arrazoi bat, Legea dagoen bezala gelditzen da eta bitartean aldaketa bat edo argitapen bat bilatzen da; bainan kendu izana da txarrena, horrela tankera honetako delito bat egiten duenak lasai jarrai dezake. Benetan atzerakaioa izan da lege horren kentzea. Bestea da Strauss Kahn arazoa. Kasualitate izan da horren gertatzea DSK jaunak lehendakarigai izan nahi zuelarik eta Breelako gailur batera zihoalarik. Denbora berean Lagarde andrea Diru Funtsaren zuzendaritza nahi zuen eta aproposa heldua da Strauss Kahn afera. Hori guztia Elisetik antolaturik ez bada sar nerila kalabazan! Nire ustez 1945 garren urtetik Sarkozy jauna izan da Frantziako lehendakarietan txarrena eta okaztagarriena. Leku askotan hitz edentsuak ahoik ateratu zaizio "Casse toi sale con / Joan hadi zozo zikin hori" eta "Je netttoirai ce quartier au Karcher"/ Karxeraz hauzu hori gabituko diat. Presidente batek edozein probokatzailere aurreandagoela, bere itxura errespetagarriaz artatu behar du. Probokatzaileari ihardest diezaioke baina bide kortes batez. Gainera Sarkozy bost urte boterean izan ondoren emaitza oso ezekorra emana izan da: langabezi geihiago; etorkineri eta langabekoeri kulpa ematea, handi mandien politika neoliberala, eta ustelkeria (Betttancourt arazoa DSK arazoa eta Karaxi arazoa , presidente izan aurretik bainan Parisen goiko kargu bat ukanik gertatu dena). Nik idatzitakoa guztiz ezezekorra ez dela frogatzeko, Sarkozyk egindako gauza baikor bakarra, nere ustetan, Armeniarren erahilketako lege proiektua egitea izan da, bainan azkenik porrot egin du. Orduan igandea Hollande irabaz beza!
ZENTSURAREN LOGIKAZ - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-05-03, 15:34
Eman dezagun ezen adierazpen askatasuna existitzen dela, eta ezen berau ere aplikatzen dela. Benetako adierazpen askatasuna existituko balitz, iritzi publiko guztiak onartuko lirateke. Ni frantziar hauteskundeez ari naiz, baina gako antimatriarkal eta antiinperial batean. Jaiotzaz gero aplikatzen zaigun xantaia emozionalaren kontra, eta bera baldintzatzen duen xantaia arrazionalaren kontra. Despotismo matriarkala arkaikoa da, beti ere gizonaren biolentzia toleratzen da, baldin-eta ez badu emakumea ukitzen. Iraultza juridikoa edo frantziarra baino lehen, iraultza industriala edo ingalarra baino lehen, eta iraultza zibernetikoa edo estatubatuarra baino lehen, mundua eremu latza zen bizitzekotz, orain mundua edo hiria parke bilakatu den honetan etxekotu egin da ere, eta orain etxeko sukaldea zen hura, hiriko sukalde bilakatu da. Orain, edozein lekutan daude kamerak, eta gizona aurkakoa demostratzen ez duen bitartean kriminala da. Zuk gizon bezatuk ala zuk emakume bezatzailek freskotasun osoz zentsuratu duzu nire testua, gonbidatzen zaitut hirugarren aldiz egin dezazun. Baina, gogoratzen dizut ezen BERRIA egunkaria berriz ere isten badute ni ez naizela zuregatikan hurbilduko eta zuregatikan borrokatuko, baizikan-eta euskararen alde eta nire sinismenaren alde: JAINKOA, PRINTZIPIO ETIKOAK ETA ASKATASUNA. Orain, zure txanda da ezaba nazazun, hirugarren aldiz, eta gaur gauean ongi lo eginen duzu, zeren-eta politikoki egokia baita sexismoa emakume bezatzaileak burutzen duenean, eta bere manuko gizon bezatuak gauzatzen duenean. Baina, ni aske naiz, eta zu? Post Scriptum: bederen, orain, irakurri nauenak badaki ezen ez naizela bezatu bat, eta ezen, nahiz-eta nire idazkietan matriarkatuarekiko salaketa omititu, ez nagoela bere zerbitzurat. Totalitarismoari ttu egiten diot.
BERRIA.INFO 2012-05-03, 15:25
Kaixo Andoni. Zentsuratzea leporatzen diguzu, baina gauza bat da zentsuratzea eta beste moderatzea. Inkesta eta eztabaidagune hauek Frantziako hauteskundeei buruz hitz egiteko sortu dira, eta kendu ditugun iruzkinak, hain zuzen, Frantziako haustekundeen ingurukoak ez zirelako kendu ditugu; are eta gehiago, euskara ez den beste edozein hizkuntzatan idatzita badaude. Kontua ez da gure gustokoak diren edo ez. Beste edozein gaiaz egiteko dituzun iruzkinak errespetagarriak dira, nola ez ba, baina aldi berean Frantziako hausteskundeen inguruan aritzeko aukera errespetatzeko eskatzen dizugu. Milaka euskal herritar daude deituta botoa ematera igande honetan eta Frantziako hauteskundeetako emaitzak eragin zuzena dute Euskal Herrian. Horretaz jarduteko aski gai interesgarria dela iruditzen zaigu, inkestarako eta eztabaidagunerako. Gure azalpena irakurri ondoren, ulertuko gaituzuelakoan gaude. Mila esker parte hartzen ari zareten guztioi. PD: Aldatuko al du asteazkeneko hautagaien arteko eztabaidak botoemaileen orain arteko joera?
LOREAREN IRAULTZA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-05-03, 15:24
Aurten, bizitakoak bizita, gogoko izan ditudan hogoitan hamar bat emakume zirikatu ditut. Orokorrean gauza berbera gertatzen da, kontua orokorra da. Emakumea ez da inoiz ere gizonarenganat hurbiltzen. Ondorioz, gizona hurbildu behar du; baina, hala ere, gizona umiliatzekotz joera du. Are gehiago, jakinda ezen salaketa aizun baten mehatxupean bizi den gizon orok zer joko-eremu baitu. Jokua zikinduta dago, eta salaketa aizun baten kriminalizaziopean eta psikiatralizaziopean. Ondorioz: hau da dagoena. Joku horretan emakumeak gizona gaiztotu egiten du. Emakumeak gizon onari barre egiten dio, eta gizon gaiztoari jaramon. Emakumea gaiztoa da, orokor-orokor-orokorrean. Berezkoa du. Aspertu arte. Guztia gezurra da, eta azkenean guztia erortzen ari da. Ezin da gizarte bat hainbertze gezurrean eutsi. Totalitarismo guztiak erori egiten dira. Ez dakit zer den paradisua, baina badakit zer den infernua, eta ez dut berriz ere hurbildu nahi. Bakoitzak bere karma du, bakoitzak hautatzen du. Ni gizon aske bat naiz, nire zauriak nik mihazkatzen ditut, eta behin askatasuna usainduz gero, ezin daiteke askatasunikan gabe bizi. Arimaren ehiztari bezatezin bat naiz, eta horrela izanen da beti. Gezurra da guztia. Emakumearen opresioarena gezur hutsa da. Beti gizonarekin konparatzen, gizona izan denean, denean eta izanen denean emakumeari guztia eskaini diona. Madarikatuok!!! Zurgatzaileok!!! Biolatzaileok!!! Zikloak dira: gizonak sortzen du, emakumeak bereganatzen du; emakumeak kultura ikasi badu, hori da gizonak sortu duelakotz. Emakumea eskertuta egon behar izanen litzateke, baina ikusi dugu zer egin duen azken mende eta erdian. Iraultza juridikoa. Iraultza industriala. Iraultza zibernetikoa. Guztia bere alde jarri, eta gizonari leporatu ezen gaiztoa dela. Lotsagabeok!!! Emakumeok armadak txalotu egiten dituzue, ongi baitakizue ezen zer onurak ekarriko baitizkizueten. Tea Party eta Vaticanoko Estatuaren Teokrazia. Eta abar. Eta abar. Eta abar. Hemen, homonormatibismoa da nagusi. Ultraeskuinak homonormatibismo klerikalean du bere paroxismoa. Ultraezkerrak homonormatibismo lesbikoan du bere paroxismoa. Eta noski bi-bi homonormatibismoek emakume heterosexuala miresten dute, edo Maria gure amabirgina, edo askapen prozesu eternoan bizi den emakume emantzipatua: justice and mysandric gender violence. Historia osoa errepasatzen badugu zaharra baino zaharragoa den jazoera berreskuratzen dugu, eta mytho grekoetan ongi baino hobe jaso da. Emakumeak eskertze hori guztia ekiditekotz gizona salatzen du. Bertoko nabar mugimendu feministak, noiz analizatu du Joana III.a Albaretakoa? Edo, Nabarroako Estatuaren Erresumaren bertze emakume gailenak? Adibidez, zer laguntza ukan du Maite Lafourcade batek? Deus ere ez. Beti biktimismoa, eta maskulinitatearen kriminalizazioa eta psikiatralizazioa. Jaio denez gero, hil arte. Gaur egun, maskulinitatearen kriminalizazioa eta psikiatralizazioa absolutua da. Baina, orain, krisi ekonomikoa dela-eta, Espainiako Estatu inperialaren baitako II. Errestaurazioan emakumezkoek funtzionatzen duten gizonak nahi dituzte. Azken berrogoitan hamar urteotako BELLE EPOQUE HEMBRISTA ETA MISANDROaren ondoren, emakume inperialak bere esklabuak espabilatu nahi ditu, eta noski emakume kolonialak men egiten dio, ez gizon inperialari, baizikan-eta emakume inperialari. Ikusi bertzerikan ez dago zenbat emakumezko frantziar nahiz espainiar autore henbrista irakurtzen den nabar emakumeen artean. Bai, bai, bai. Hemen guztia dakigu. Emakumeak emakumeari buruz egindako literatura zientifiko eta artistiko guztiak parametro kolonial nahiz inperial bat du. Ez du inongo nabar emakumek euskara nahiz ingalara den parametroa besarkatzen. Guztia gezurra da. Guztia iruzurra da. Ah, eta super-ultra-mega-ezker abertzalearen iturri teoriko guzti-guzti-guztiak espainiararat itzulitako testuetan oinarritzen dira. Guztia ustelduta dago. Guztia kolonizatuta dago. Ez da, alde batetikan, ingalara hartzen elikadura-hizkuntza gisa. Ez da, bertze aldetikan, euskararen ekoizpen soberanoaren aldeko apustua egiten, sormen absolutuko hizkuntza gisa. Hemen, benetako iraultza, euskararen iraultza izanen da. Hemen, errotikako mozketa proposatzen duten iraultzaileek frantziaraz nahiz espainiaraz jarduten dute, hau da GATAZKA GUNEa delako dendaren porrotaren hazia. Ez dute inolaz ere ulertu opresio matriarkala nahiz opresio inperiala. Opresio matriarkala nahiz inperiala absolutua da. Alta, goiti joaten den guztia jaitsi egiten da. Independetismoa eta maskulinismoa kriminalizatuta daude. Kolonialismoa eta henbrismoa modan. Baina, goiti joaten den guztia jaitsi egiten da. Larrua jotzea debekatu duzue. Orain, frantziar musikan nahiz espainiar musikan emakumeek, bai Marie Le Pen andereak nahiz bai Francisca Valenzuela andereak, nahi gaituzte gizonak soldadu eta gorrotari. Ez andere inperialistok, ez, ez eta ez! Nazkatuta gauze zeuon guztion kriminalizazio nahiz psikiatralizazio absolutuarekin! Nik bederen ez zaituztet nahi! Goiti nabar gizon askea! Inpunitate sexista hainbertzekoa da ezen neskek mutilei adarra jotzen dietela, ongi baitakite zer zerbitzu duten euren esku. AEBetan femdom-society modan dago, eta mutilek izugarrizko barne-gerra bat pairatzen dute. Arraroa da esklabu-gogoa ez duen estatubatuar gizonezkoa. Lehengoan, nire udalerriko taberna goxo batean ezki-ura lasai-lasai-lasai dastatzen ari nintzen bitartean, estatubatuar familia bat etorri zen, bi aizpa zahar euren gizon esklabua, eta euren alaba nahiz bere espainiar-nabar mutil lagun bezatua. Mahai guztiak hartuta zeuden, eta alabak nire mahaia ikusi, eta jada okupatzen hasi zen, haserre aurpegia jartzen hasi ziren, xantaia emozionala, eta abar. Ongi, ni emakume banintz, ez zukeen hori eginen. Baina, zorionez ez gaude estatubatuetan, eta mimikaz erakutsi nion ezen nik mahai horretan egotekotz prestutasun osoa nuela. Guztia horrela da femdom-society lerdo horretan. Baina, noski, alarmak piztu dira; ez soilikan AEBetan, baizikan-eta gure Nabarro kolonial honetan! Lehengoan emakume antihenbrista batek kontatu zidan ezen bere lagun henbrista bat azken aldion nola dagoen kezkatuta, izan ere berak lan egiten duen hospitalerat neska gazteak iristen baitira edonolako egoeran. Henbrismoa konturatzen ari da bere porrot orokorraz, ez hamar milaka gizonen bizitza suntsitzeagatikan, baizikan-eta neska aitagabeen belaunaldi berriak izugarrizko arazo psikikoak dituelakotz! Hypokritak! Lotsa zeuongan! Matriarkatua kontrolatzailea da, eta horregatikan dauzkagu karrika eta etorbide guztiak kamerez beteta, eta gizon bezatuen bidez burutzen du kontrola, eta emakume henbrista beti aterako da inpunitatez. Nire iritzian larru-jotzea kriminalizatzea arrisku haundia da. Neskek eta emakume gazteek limurtu eta ondoren "ezetz, ezetz da" erraten dute. Badakite ezen inpunitate osoz gozatzen dutela. Emakumeak ez dira inoiz ere hurbiltzen, orduan gizonak hurbildu behar gara. Gero, behin hurbilduta, euren joku makabroa hasten da, jolas, eta eurei gaizki iduritzen zaien zerbait eginez gero: salaketa aizuna. Hau, jaun andereok totalitarismoaren soziologiaren deskripzio bat da, eta beti izan da horrela. Honen guztiaren ondorioz, mutilek eta gizon gazteek gero-eta jarrera oldarkorragoa eta erasokorragoa dute. Emakumeari ez bazaio hau gustatzen, bada hau gustatzen zaio: emakumeari biolentzia gustatzen zaio, beraz emakumeari biolentzia eskaini behar zaio. Joku makabroa, benetan. Zeuon lege antimaskulino guztiak inplementatuta ere, ez duzue gizonek emakumeei burutu biolazioen kopurua jaitsi. Alderantziz, igo egin dira. Porrot egin duzue, eta porrot honek agerian uzten du matriarkatua, ginozentrismoa, koirokrazia, henbrismoa eta misandria. Orain, neskak eta emakume gazteak honetaz guztiaz konturatzen ari dira, eta izugarrizko zakil-egarria piztu da. Aitzitikan, neskek eta emakume gazteek larrua jo nahi badute matriarkatu kontrolatzaile eta posesiboari baimena eskatu behar diote, eta ondoren neska eta emakume gazte horiek euren buruei galdetzen dioten galdera, hau da: non daude gizonak? Hainbertzekoa izan da desmaskulinizazioa, zer gizon tristea! Hainbertzean desitxuratu da zakila, hainbat zibilizaziotan makil ernaritzat edo zetro magikotzat jo dena, gure mendebalde honetan: ezpata odoltsua! Txaloak entzuten dira! Ez da inoiz ere txanpon erretenari buruz hitz eginen, noski. Henbrismoari kolonialismoaren eragina gehitzen badiogu, bada nabar gizonak opresio bikoitza du, eta ez du existitzen, ez bada terrorista nahiz matxista gisa. Aunitzez ere oparoagoa da ligatzerakoan frantziara nahiz espainiara, euskara ezin da erabili, nabar emakumea frantzialtzale nahiz espainialtzale amorratua da. Argi dago, nabar emakumeen gehiengoa euskalgabea izateaz gain, euskalduna den nabar emakumea erdaltzale amorratua da. Zeuokin guztiokin ezin da euskaraz ligatu. Nazkagarria da. Hau gizarte antzu bat da, eta larru-jotzea, de facto, debekatuta dago. Soilikan, orain, falta zaigu de iure debekatzea, eta emakume guztiak pozikan. Matriarkatu irentzaile, higienista eta puritano hau antzua da. Hau guztia ez da krisiaren ondorio, baizikan-eta eragile. Jada gizonak ezin du emakumea gehiagoan mantendu: goiti dibortzioa! Ezagutu ditudan emakume antzutzaile horiek guztiak ahantzi nahi ditut, eta emakumea lore den lekurat joan nahi dut. Gizarte hau emakumearen pribilegioan oinarritzen da. Zientziak emakumearen oinak miazkatzen ditu. Filosofiak emakumearen oinak miazkatzen ditu. Zuzenbideak emakumearen oinak miazkatzen ditu. Ia-ia-ia jakintza osoa emakumeekin sanoki larrua jotzen ez zuten gizon bezatuek burutu dute. Gizon baten espermak ez du inolako baliorikan, behin emakumearen uteroan sartuz gero, eta ondorioz umaldia eta ondorengo matrimonio osoa emakumearena kontsideratzen da. Bai-eta gizonaren patrimonioa ere. Azken buruan, patrimonioa beti egon baita matrimonioaren eta beraren ondorengotzaren menpe. Legeak desberdinak dira emakumearentzat nahiz gizonarentzat. Emakumea ahulagoa da, eta beti babestu egin behar da. Emakumea despota bat da, eta larru-jotze miserable baten truke mundu osoa eskaini behar zaio. Hau da matrimonioaren funtsa, eta ondorioz matriarkatuarena. Gizon askea izatekotz bortz zentzuak adi ukan behar dira, eta hala ere ez da aski izanen. Edonork sar dezake hanka. Gizon bezatuen aitzinean eta euren diskurtso politikoki egokian; emakume bezatzaileen aitzinean eta euren gizon bezatuen biolentziaren monopolioaren aitzinean; gizon heterosexual batek emakume heterosexual batekin larrua jotzea, ekintza iraultzaile bat da. Gizon heterosexualak, nahi duenean eta nahi bezala, berak hautatutako emakume heterosexual batekin larrua jotzea EKINTZA IRAULTZAILE bat da. Hau da lorearen iraultzaren oinarria. Jo eta ke irabazi arte! Borroka da bide bakarra! Goiti Nabar Iraultza Demokratikoa! Goiti Autodeterminazioaren Eskubidea! Goiti Euskal Estatua! Goiti Euskal Herriko Estatua! Goiti Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublika!
Jakes Lafitte 2012-05-02, 19:15
Hasiera batean jarrera gogor bainan zuzen ukan zuen Hollande jaunak Finantziako Munduaren aurka, hau baita langilegoaren eta herrien benetako etsaia. Finantziako munduak ez du aberririk eztu ere bihotzik, probetxua baizik ez zaio axola, leku guztietatik harrapatzen saiatzen baita saia bailitzan. Finantziaren aurka lehengo aldiz Hollade mintzatu zelarik, beldurtu eta "irainduak" nabaritu zuten euren buruak Londongo City ko saia eta saiakumeak. Bainan ez dut ulertzen zergaitik bere jarrera bihundu zuen Hollande jaunak. Dena den Mundu osoko saiak babes hobea ukanen lukete Sarkozy ekin Hollandekin baino. Horregatik ez aileza irabaz Sarkozyk.
EZ ZENTSURATU - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-05-02, 15:08
Berriz ere zentsuratzen... Zeuon iritziarekin bat etortzen ez den analisi bat ezabatzea zentsura da. Ez zait gogoko, beraz zentsuratzen dut.
iturria eskuinean 2012-04-28, 11:03
zakiLE(PE)N bat, alua! -errazkin hi ez haiz zaldia; jeitsi hadi asto hortatik. --merino eta titinek. ---ados jakes, igor zein andonirekin.
HAUSNARKETA BAT - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-04-27, 16:10
Botereaz. Hemen, Nabarroan, benetako boterea euskarazko eremuaren boterea da. Euskarak sortzen du eremua. Kolonialistak eta kolaborazionistak euskaldunak euskalgabe bilakatzeaz bizi dira, bertzenaz ez lukete Pariseko nahiz Madrileko boterearentzat balioko. Komentzioaren hizkuntza frantziara nahiz espainiara badira ere, hemen euskara da boterea. Euskara modan dago Nabarroan. Euskara modan dago Frantzian nahiz Espainian. Guztiek badakite zer patata beroa duten eskuen artean. Euskara sorburu da, eta euskarak milaka eta milaka urteko presentzia du. Europa ezin daiteke uler euskararikan gabe. Orduan, orain, ehundaka urteko linguizidioaren ondoren, Frantziak eta Espainiak euskararen defentsore-lanetan ari dira. Bitxia iduritzen zait, hain justu independentzia edo Euskal Estatua ate joka dugun garai honetan. Joan Mari Torrealdai jaunaren El Libro Negro del Euskera liburua irakurri baino ez dago frantziar nazionalismo inperialistaren eta espainiar nazionalismo inperialistaren ondare lizuna zer izan den jakitekotz. Jaun-andereok Euskaldunon Egunkaria egunkaria itxi zenuten, eta, euskarari "laguntzak" kenduta, Nabarra hilabetekaria nahiz bertze hainbat irrati itxi dituzue. Lotsagarria da zeuon guztion jarduna. Noski frantziarak nahiz espainiarak ez dute laguntzarikan behar, horiek bi Estatu oso elikatzen baitituzte. Bada, nik ere, ez dut euskararentzat laguntzarikan nahi, ezen euskarak gara dezala Estatu oso baten errealitatea. Nabarroan biolentziaren arazoa eremu euskaldunenarekin bat etortzen da, hemen biolentziaren arazoa ez da soilikan eremu frantziarrenetikan nahiz eremu espainiarrenetikan etortzen. Horregatikan, edozein frantziarrek nahiz espainiarrek beti aipatu eginen du euskarazko biolentzia, alta inoiz ere ez frantziarazko biolentzia nahiz espainiarazko biolentzia. Gauza berbera gertatzen da matxismoarekin eta henbrismoarekin. Biolentzia orokortuena eta haundiena matriarkatuak umeari bere existentziaren lehen sei urteetan burututakoa izan arren, matriarkatuak eragindako patriarkatuari egozten zaio biolentziaren errealitatea. Zenbat emazte daude senarrari berrogoitan hamar urtean tratu txarra eskaini dutenak, horiek ere gartzelarat? Zergatikan erabili behar da Nabarroan frantziara nahiz espainiara? Argi dagoena da ezen, gizonak bere askatasuna eraiki behar duen gisa berean, Nabarroa den kolonia ere osoki deskolonizatu behar dela. Nabarroan etorkizun ez-matriarkal baten alde, nabar gizon askeen alde. Post Scriptum: emakume biolatzaileen inpunitateari ez!
ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-04-26, 19:45
Ezen gertatzen dena gertatzen dela ere. Ezen gertatzen den EDOZER GAUZA gertatzen dela ere. EDOZER GAUZA... IZAN ZAITEZ ZEURE BAITAKOA AZKEN BURURAINO...
andoni errazkin beratzadi 2012-04-26, 19:42
Saia zaitez jende negatiboarengandikan babesten eta urruntzen. Zurgatzaileengandikan babestu eta urrundu. Bertzenaz eurak bilakatuko zara. Bat zaitez jende garbiarekin. Aurkituko duzu bidea. Aurkituko duzu bidea. Aurkituko duzu bidea.
Iosu Igorre 2012-04-26, 12:11
Ezkertiarrek hauteskundetako lehen itzulian ez zituztelako eta Front Nationaleko zalearen erdiak bere sustengoa ematen balio Sarkozyri erraz irabiziko luke boto ezkutu haundia bere alde dago ta
Jakes Lafitte 2012-04-25, 18:40
Sarkozy berriz irabazten badu, faxismoaren bidea hartzen du Frantziako estatuak.
Bruno Martinez 2012-04-25, 12:05
Hollanderen garaipena asmo dut. Ez dugu Sarkozy nahi gehiago (beharbada lana bilatzen ahal du medaila bat eman dion Espainako erregerengan). Bainan Hollande-rekin Iparretarrek oraino borrokatu beharko dute euskara eta euskal departemenduarentzat. Zorigaitzez jende anitzek Sarozyrentzat hautatu dute Ipar Euskal Herrian.
Jakes Lafitte 2012-04-24, 18:57
Angeluarra izanik, Hollande lehengo itzulian lehena izan dela eta poztutzen naiz, Sarkozyekiko tartea txiki txikia izan arren. Baita M Le Pen Melenchon ondotik bostagarrena izateak alegeratu nau ere. Angeluko hauteslea azkenik ez da esaten den adina eskuindarra. Bigarren itzulian Hollandek irabaz dezan espero dut, dezentralizazioaren aldetik Sarkozyk egin dezakeen baino gehiago ( Bermatu gabe ) eginen duelako. Euskal Departamentua eratuko duen ikusiko dugun , Tonton izengoitiko Mitterand jaunak promesa egin zuen , bainan "indarkeria" eta "Espainirekiko harreman onak gordetzeko" bere hitza jan zuen 1981 garren urtean; bainan orain "indarkeria" bukatuta dela, ez du François Hollandek Euskal Departamenta ukatzeko ziorik izanen.
ZALDIAK - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-04-24, 16:34
Ramón Saizarbitoriari zaldiak eta emakumeak gogoko omen zaizkio, eta zalditikan jaitsi omen zen, eta orain hasi omen da emakumeak ulertzen; ooongi. Baina, zer zalditikan jais gaitezke zaldi garenak?
INDEPENDENTZIA = EUSKAL ESTATUA - ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2012-04-24, 16:16
http://www.youtube.com/watch?v=3rdSm2IQ40w
BERRIA.INFO 2012-04-24, 13:15
Lehen itzuliari buruzko inkestan BERRIA.INFOko irakurleak fin ibili ziren, Hollande jo zutelako garailetzat: 171 boto. Sarkozyren alde 97k egin zuten. http://www.berria.info/inkestak/326/
Parte hartzeko arauak
- 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
- 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki. - 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.