Azken inkesta
Jaiegunetan dendak irekitzearen alde al zaude?
2012-07-03
Bidali zure botoa
Jakes LAFITTE 2012-07-19, 13:18
Hasiera batean igandetan eta (erlijio) jai egunetan ez lan egitea erlijioatik datorkigu. Herri kristauetan igandea; herri musulmanoetan ostirala et juduentzat sabatha. Sinhesdun izan ala ez izan, nire ustez, hori onhartu behar da lanatik kanpo pausatzeko denbora gizakiak behar duelakoan. Bainan orain neoliberkeria dela medio, beste "erokeria" bat sortu da nagusigoaren baitan: jai egun gehiegi dagoela eta horrengatik ekonomia "elbarrituta" dagoela bururatzea. Ondorioz, mendekoste astelehenan lan egin dezagun nahi dute; jai egun politikoak eta erlisiosoak egun berean izan daitezen saiatzen ari dira, Portugalen lortu dutena. Bainan horren ondorioz ekonomia hobe dagoela usten balinbadute oker dira. 60 /70 urteetan jaiegunak ez ziren zalantzan ezarriak, eta ekonomia edo enpleguaren merkatua gaur baino askoz hobeagoa zen.
neurr 2012-07-17, 08:09
Rouko Varelak (eliza espainoleko agintaria), igande eta jaiegunetan irekitzearen kontra dago eta hori iruditzen zait niri ere, ohitura hori mantentzea eliza katolikoaren fruitu besterik ez dela, ez irekitzeak ez ditu geldituko gure kontsumo gogoak. Arrazoia daukate bestealdetik lan baldiltza eta senide kontuak aipatzen dutenak.
iturri 2012-07-16, 19:34
ba ni alde nago. uste det bakoitzak bere ordutegia duela munduan, bere erritmoa. (mekabendio, irujok eta atletik-ek gaizki-gaizki jokatu zuten finaletannnn)
Jakes Lafitte 2012-07-05, 19:56
Egia da suhiltzaileak esan nahi nuke, hori gertatu zait azkarregi idatzi izanagatik. Bainan nirekin ados dagoen pertsona bat topaturik pozik nago.
eman botoa 2012-07-05, 10:33
Erabat ados Jakes baina su piztaileak baino suhiltzaileak esango nuke nik ;-)
jakes lafitte 2012-07-04, 11:31
ni jaiegunetan dendak idekitzearen kontra nago; alperrik ikusten baitut eta langilegoaren bizkarraren gainean dirua egiteko bide bat baizik ez baita. Astelehen goizetik larunbataren arratsalde arte badu astirik jendeak jana, edariak, jantziak erredizak, liburuak eta abar erosteko. Baita dendari txikien aurkako lehiaketa txarra dugu hori. Salerosketa handien nagusiek esan dezakete ordu gehiago langileari pagatzen diotela igandean lan egiteagatik. Bainan hori hamua baizik ez da Hobe da egin daitezken gainerako ordu guztiak kontutan hartzen dituen hilabeteko bat finkatzea.Badago ere beste bide bat dendak astean bost edo sei egunetan ireki goizeko 9 etatik iluntzeko 8 arte bainan langile taldeak aldatuz naski. Benetan jaieguntean lan egin behar dutenak medikuak, botikalariak ostatuak jatetxeak su piztaileak ertzaintza garraoi zerbitzuak eta apezak dira
Parte hartzeko arauak
- 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
- 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki. - 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.