Azken inkesta
BEZaren igoerak asko eragingo al die kultur ikuskizunei?
Espainiako Gobernuak erabakita, kultur ekitaldien gaineko zerga %8tik %21era igoko da irailetik aurrera. BERRIAren erreportajea
2012-07-24
Bidali zure botoa
koxk 2012-08-05, 05:32
Berdintasunean oinarrituriko gizartean sinisten dugun ameslari asko gara eta lan handia dugu egiteke, berau lortzea nahi badugu. Konsziente izan behar gara pertsonen arteko desberdintasunek (ekonomiko, sozial, ideologiko, kultural...)ez dutela sekula amaierarik izango eta kapitalismoari buelta ematea zerbait utopikoa dela klase desberdintasunak dauden heiñean. Mundu subrealista hontan baloi bati ostikoak ematea eta gizartea interes handiko maileguak eskeiniz zorpetzea da aberasteko biderik errazena. Etzaigu ondokoa axola eta nork agintzen duen argi geratu dadila noski!! Lehen sektorea galtzekotan dugun hontan ( pentsu kilogramoa esne litroa baino garestiago...)PAC -aren onuradun batek urteko 99 milloi euro kobratzen dituen bitartean beste askok ez du peseta bat ere usaintzen. Asko kobratzen duenak ezin urtean 6000 eurorekin bizi! Burua pentsatzeko dugula ahaztu zaigu, zer gara? nondik gatoz? nora goaz? Ongi goaz? Kontsumo maila handitzea da helburua, etengabeko hazkuntza eta honek gero eta baliabide gehiago ekoiztu eta behar izatea suposatzen du, tope egingo dugula dakigun arren. Lapurretak,zanpaketa animikoak, joku zikiña, gezurrak eta botere gehiegikeriak eguneroko ogia dira. Euskal Herria, Indenpendentzia batez, gauzak birrantolatu eta dugun aberastasun handia kudeatzeko gai izango da etorkizunean baina sektore estrategikoei arreta handiagoa eskeini behar genioke hortarako. Gaurtik hasita gure jokamoldeak hobetzen saiatu behar gara esparru guztietan. Hospitaletik nator orain, han ere osakidetzakoak deseroso, lanbiden despilfarroa, hezkuntzak ez du inora bideratzen askotan...guztia digute antolatu eta askatasunerako bideak itxi dizkigute eta ixten dizkiogu elkarri.Krisia gainditzeko gakoa, pentsamendu kritikoz pentsatzen duguna patxaran praktikan jartzea da. Saiakera egitea behintzat! Izan huntsa!..
Jakes LAFITTE 2012-08-03, 20:00
Duela hogoita hamar urte Errepublika Dominkan lan egiten nuelarik, hango politikariek eta nagusiek beren menpekoak nola engainatzen zituzten ohartu nintzen. 1984 laugarren urtean Munduko Diru Funtsak eskatuta, murrizketa egin zituen gobernuak eta gai guztien salneurriak 'liberalizatu" zituzten; horren ondorioa: egun batetik batera bizitzaren prezioa hiru aldiz garestiago; liskarrak eta barrikadak hango kaleetan eta zapalkuntzaz 225 hildako. Hori omen zen demokrazia! Hango presidentea zen Jorge Blanco jaunak AEB etara ihes egin zuen kargua utzita, ustelkeriaz leporatuta. Karguan zelarik aldiz, herritarreri "gogortasunean edo austeritatean orain bizi behar dela gure ondokoak hobe bizi daitezen" errepikaz engainatzen zuen jendea; orain ez dut uste Santo Domingon txirorik gabeko herri bat denik. Denbora berean, Frantziako Front Populaire ezagutu zuen nire aitak esaten zuen: "Garai haietan geure borrokaz lortu ditugun bentaila guztiak (Nazionalizazioneak Segurantza sozialak...) pixkanaka kendu nahi dizkigute, propaganda eta publizitate liluragarriak bainan engainagarriak eginez" Gaur egunetan proporzio guztiak errespetatuz naski, engainu berdinak egiten ari zaizkigu neoliberalismoa. Eta horrela da gaurko errealitatea: Grezia suntsitu ondoren Espainiako Estatua, Italia eta Portugala izorratzeari lotzen zaie neoliberal lotsagabe horiek. Abertazleak, mundu guziko sindikatuek eta alter mundialistek tendentzia neoliberal horren aurka jazarri behar dugu, legeak eta etikak baimentzen dizkiguten bide guztiak erabiliz: greba orokorra beste askoren artean.
PATXI 2012-08-03, 14:59
Nik ere itsu-itsuan sinesten dut hurrengo teorian: aberatsek sortu dutela krisia erdi mailakoek lortu duten maila ezin dutelako ikusi; hots, aberatsen eta erdi mailakoen arteko ezberdinatsuna handitzeko.Izan ere, aberatsek beraiek daukaten guztiaz gain ezin dute jasan erdi mailakoen egoera hobetu dela ikustea.Erdi mailako batek nola eros dezake horrelako marka honeko kotxea? nola oporretara joateko dirua izan dezake?guzti hau ez zaie ondo iruditzen eta orain dela 100 urteko egoerara eraman nahi gaituzte! ezberdinatsunak handituz. Bestalde, euskaldun asko lasai dago Euskal Herrian Patxik esan duelako neurri horiek hemen ez direla ezarriko. Baina noiz arte? Argi dago zergaitik egin duen, ez gaitezen tuntunak izan! Laister hauteskundeak dira eta neurri guztiei BAIETZ esango balio boto pila bat galduko lituzke, EZTA? zer egin behar dugu? isil-isilik egon?
IDOIA 2012-08-03, 13:43
MUNDUAN GERTATZEN DENA BEGIRATZEA BESTERIK EZ POBREAK ABERATSEN UR ZIKINETAN BAINATZEN, POBREAK GOSEAK HILTZEN ETA ABERATSAK IZUGARRIZKO ETXEETAN. HORI NAHI DUTE HEMEN ERE EGIN; ABERATSEN ETA JENDE ARRUNTE EZBERDINTASUNA HANDITU; EZIN BAITUTE IKUSI JENDE ARRUNTEN EGOERA GEROZ ETA HOBEA IZATEN JOAN DELA.BERAIEK ONDO ETA GURI ZAPALDU BEHARTSUAGOAK IZATEKO. EZ DIEGU UTZI BEHAR, GURE INDARRA ERAKUTSI BEHAR DIEGU ETA GU GEHIENGOA IZANIK ZERBAIT EGIN DEZAKEGULA ERAKUTSI. EZ GARA INOZOAK, EZ DIEGUZUE ADARRIK JOKO. HITZ POLITAK ESANDA EUSKALDUNAK EZ DIRA ENGANATZEA ERREZA IZANGO.IZAN ERE, LANGILEAK ETA LAN ASKO EGIN DUGU EUSKAL HERRIAN LORTU DUGUNA IZATEKO ETA ORAIN LOTSAGARRI HORIEI EZ DIEGU NAHI DUTENA EGITEN UTZI BEHAR.ZER EGIN DEZAKEGU ZULO HONETATIK ATERATZEKO? KRISI HONETAN INORK EZ ADARRA JOTZEKO? IDEIA ONAK BEHAR DITUGU!
aldaketa 2012-08-02, 12:16
Krisia ez da osatuko bizitza hontan pribilegiatuak eta hauek zapaldutakoak dauden bitartean. Sistem ez da justua baina boteredunek ez dute aldatzeko asmorik. Politika mierda bat da ta gupidagabe zapalduriko herria dao zorraldean.
Jakes LAFITTE 2012-07-31, 19:45
BEZ a emendatzerakoan luxozko artikuluetan egin bezate: kotxe dotoreak, lasterkako zaldiak, bidaia luze egiteko itsauntzi finak, arropa finak, margolan ospetsuak eta abar... bainan kultura eta jakintza herri xehearen ahaltasunetan egon ledin baldintza ekonomikoa zaindu behar du edozein demokratek.
MAITE 2012-07-28, 18:52
Ezin dute gure etorkizunarekin jolastu, murrizketa guztiak guretzat dira lagile arruntentzat eta funtzionarioentzat. Ezin dugu onartu gu gehienon kontra egiten dute, aberatsak eta banketxetakoak aberasten jarraitzen duten bitartean.Lotsagarria da ikustea nola egin dituzte aferrikako mila gauza, milalako miloi euro gastatu, hala nola, erabiltzen ez dire aeroportuak.... eta orain gainera guri ito nahian daBILTZA BERAIEN TRAJE ETA KORBATA KOLOREETAKOAK KENDU GABE. eZ DAGO ESKUBIDERIK! EGIN DEZAGUN KONTRA! GURE ESKUBIDEEN ALDE! KENDU GEHIAGO ABERATSEI ETA GURI BAKEAN UTZI!
AINHOA 2012-07-28, 18:41
LOTSAGARRIA DA EGITEN ARI DIRENA ETA GU GUZTIOK EZER EGIN GABE BERAIEI BEGIRA. ELKAR GAITEZEN GUZTIOK ETA ZERBAIT EGIN. EMAN DIEZAIEGUN MUTURRETAKO HANDI BAT.EGIN DEZAGUN AURRE! EZ EZ DUZUE NAHI DUZUENA EGINGO BETI BEZALA! LOTSAGARRIAK ZARETE! ZER UZTE DUZUE?
Jakes LAFITTE 2012-07-24, 20:52
KULTURARI DAGOLIONEZ BEZ AREN IGOTEA EZ DA BATERE ZUZENA. LIBURU ETA DISKOEN SALNEURRIAKEMENDATUKO DIRA ETA BURGES ABERASTENDAKO KULTURA EGINEN DUTE.
Parte hartzeko arauak
- 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
- 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
* Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
* Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
* Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
* Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki. - 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.