Albisteak | Sailkapenak | Parte Hartzaileak | Faboritoak | Palmaresa | Ibilbidea | Irudietan | Eztabaida | Lehiaketa |
     Apirilak 9 - 5. Etapa

Denis Mentxov errusiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Bobby Julichek erlojupekoa

Mayo da sailkapen nagusian bigarren, eta Etxebarria hirugarren

13 segundoko errenta atera zuen atzo Illes Balears taldeko Denis Mentxov errusiarrak Lekunberrin amaitu zen etapa irabaztean, eta abantaila hori nahiz gaurko erlojupekoan aurkari nagusiei —Euskalteleko David Etxebarria zein Iban Mayori— urratutako segundoak nahikoa izan ditu Euskal Herriko Itzulia irabazteko. Erlojupeko polita egin du Mentxovek (12 minutu eta 4 segundo), eta laugarren sailkatu da azken proban. Euskalteleko Mayo eta Etxebarria ere ondo aritu dira erlojupekoan, baina ez sailkapen nagusian aurretik zuten Mentxov gainditzeko bezain egoki. Sailkapen nagusian 21 segundo atera dizkio Mentxovek Mayori eta 22 Etxebarriari. Erlojupekoa CSCko Bobby Julichek irabazi du.

Erlojupekoan onena CSCko Bobby Julich estatubatuarra izan da (11 minutu eta 57 segundo), eta haren hurrengoak, berriz, Tyler Hamilton (segundo batera) eta Rogers (bost segundora). Laugarrena Mentxov vera izan da (7 segundora), bostgarren Rabobankeko Leipheimer estatubatuarra (12 segundora), eta seigarren Euskalteleko Iban Mayo (14 segundora).

Azken etapako goizeko saioa, Lekunberritik Lazkaora bitartekoa, Jens Voigt alemaniarrak irabazi du. Ordubete, 53 minutu eta 12 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Bigarrena Euskalteleko David Etxebarria izan da 51 segundora. Denbora berean sartu da Mentxov.

Azken etapako goizeko saioak hasiera berezia izan du. Izan ere, elurra ari zuen Lekunberrin eta antolatzaileek lehen hamasei kilometroak neutralizatuta egitea erabaki dute. Beraz, Zuarretako mendatea igaro eta gero hasi da benetako lasterketa. Funtsean, 88 kilometro zituen goizeko saioak, baina lehian 72 baino ez dituzte egin.

 
(2013-04-06) (2013-04-06) (2013-04-06)

Tony Martin (Omega-Pharma)

1. Tony Martin (Omega) 35.05
2. Nairo Quintana (Movistar) 17ra
3. Beñat Intxausti (Movistar) 32ra
4. Richie Porte (Sky) 40ra
5. Simon Spilak (Katuxa) 48ra
6. Jean-Christophe Peraud (Ag2r) 51era
7. Sergio Luis Henao (Sky) 57ra
8. C. Alberto Betancur (Ag2r) 1.05era
9. Pieter Weening (Greenedge) 1.06ra
10. Alberto Contador (Saxo-Tink.) 1.07ra
11. Andrew Talansky (Garmin) 1.08ra
12. Rui Costa (Movistar) 1.22ra
13. Maxime Monfort (RadioSh.) 1.28ra
14. Peter Velits (Omega) 1.30era
15. Jonathan Castroviejo (Mov.) 1.36ra
26. Ion Izagirre (Euskaltel) 2.08ra
31. Egoi Martinez (Euskaltel) 2.36ra
32. Omar Fraile (Caja Rural) d.b.
41. Romain Sicard (Euskaltel) 3.03ra
43. Gorka Izagirre (Euskaltel) 3.06ra
48. Samuel Sanchez (Euskaltel) 3.12ra

Sailkapen osoa

1. Nairo Quintana (Movistar) 21.39.35
2. Richie Porte (Sky) 23ra
3. Sergio Luis Henao (Sky) 34ra
4. Simon Spilak (Katuxa) 35era
5. Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) 54ra
6. Pieter Weening (Greenedge) 1.18ra
7. Carlos Alberto Betancur (Ag2r) 1.19ra
8. Beñat Intxausti (Movistar) 1.57ra
9. Wouter Poels (Vacansoleil) 2.47ra
10. John Gadret (Ag2r) 2.56ra
11. Thomas Danielson (Garmin) 3.09ra
12. Giampaolo Caruso (Katuxa) 3.10era
13. Rui Costa (Movistar) 3.25era
14. Diego Ulissi (Lampre) 3.36ra
15. Samuel Sanchez (Euskaltel) d.b.
33. Haimar Zubeldia (RadioS.) 14.34ra
47. Ion Izagirre (Euskaltel) 26.19ra
48. Jonathan Castroviejo (Mov.) 26.31ra
51. Egoi Martinez (Euskaltel) 27.55era
52. Gorka Izagirre (Euskaltel) 28.01era

Sailkapen osoa

Xabier Usabiaga

Etxabarriren altxor kutxa

Denis Mentxov · Illes Balears-Banesto taldeko txirrindularia

«Urduritasuna eta hotza izan dira okerrena»

Andoni Egaña

Etxean (bigarrenean bada ere)

 
 
 
 
  Ibilbidea |5. Etapa

Mendateak: Zuarrarrate (3º), Urkillaga (3º), Olaberria (3º), Gaintza (2º), Lazkaomendi (3º).

  Inkesta |
 
  Lehiaketa |
Baditugu saridunak !!!
LANTARON HOTELA
2 lagunentzako asteburu-pasa. (2 gau + gosaria)
EUSKALTEL TXIRRINDULARITZA TALDEA
Euskaltel taldeko mailota eta kulotak
BAQUE TXIRRINDULARITZA TALDEA
Baqué taldeko mailota eta kulotak
 
 
 
 
© Berria.info 2004