5. ETAPA: Altsasu - Arantzazu / 93 Km.

Contadorrek irabazi du etapa, eta Di Lucak itzulia

Erlojuaren kontrakoan erabaki da Euskal Herriko itzulia, Oñatin. Gaurko etaparen bigarren sektorea Alberto Contadorrek irabazi du, eta itzulia, berriz, Danilo Di Lucak. Aitor Osak maillot horiarekin egin ditu azken etapak, baina azkenean, podiumetik kanpo geratu da, laugarren postuan. Davide Rebellini geratu da bigarren sailkapen orokorrean, eta Contador hirugarren.

Euskal Herriko Itzuliaren azken etaparen lehen sektorea Jens Voigtek (CSC) irabazi du, goizean. Bakar-bakarrik iritsi da Arantzazura, eta haren atzetik sartu dira, hurrenez hurren, David Blanco (Comunidad Valenciana), Danilo Di Luca (Bianchi) eta Aitor (Illes Balears). Osak, ozta-ozta, baina lidergoari eustea lortu du; segundu batera geratu zaio Danilo Di Luca. Arratsaldean erlojuaren kontrakoa egin dute Oñatin, eta erraz kendu dio Di Lucak itzulia irabazteko behar zuen segundoa.

Beste bi txirrindularik ere aurrea hartu dite Aitor Osari sailkapen nagusian, eta laugarren geratu da. Davide Rebellini geratu da bigarren sailkapen orokorrean, eta Contador hirugarren. Azken horre irabazi du hain zuzen ere etaparen 2. sektorea.

 Lehen sektorea
IRABAZLEA

Jens Voigt
ETAPA
1. Jens Voigt (CSC) 2:23:24.
2. David Blanco (Comunidad Valenciana) 1:15era.
3. Danilo di Luca (Liquigas) 1:34ra.
4. Aitor Osa (Illes Balears) 1:35era.
5. Alberto Contador (Liberty) 1:38ra.
6. M.A.Martin Perdiguero (Phonak) d.b.
7. Damiano Cunego (Lampre) d.b.
8. Cadel Evans (Davitamon) d.b.
9. Bobby Julich (CSC) d.b.
10. Michael Rogers (QuickStep) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Aitor Osa (Illes Balears) 18:00:00
2. Danilo di Luca (Liquigas) 1era.
3. Davide Rebellin (Gerolsteiner) 5era.
4. Damiano Cunego (Lampre) 8ra.
5. Joaquin Rodriguez (Saunier Duval) 10era.
6. Michael Boogerd (Rabobank) 15era.
7. M.A.Martin Perdiguero (Phonak) 17ra.
8. Denis Menchov (Rabobank) d.b.
9. Leonardo Piepoli (Saunier Duval) d.b.
10. Dario Frigo (Fassa Bortolo) 20ra.
 Bigarren sektorea
IRABAZLEA

Alberto Contador
ETAPA
1. Alberto Contador (LSW), 13:43.
2. Bobby Julich (CSC), 5 segundora.
3. Davide Rebellin (GST), 8 segundora.
4. Danilo di Luca (LIQ), 9 segundora.
5. Oscar Pereiro (PHO), 11 segundora.
6. Michael Rogers (QST), 13 segundora.
7. Angel Vicioso (LSW), 15 segundora.
8. Michael Boogerd (QST), 20 segundora.
9. Ricardo Serrano (Kai), 22 segundora.
10. Aitor Osa (IBA), 24 segundora.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Danilo di Luca (LIQ), 18:13:53
2. Davide Rebellin (GST), 3 segundora.
3. Alberto Contador (LSW), 11 segundora.
4. Aitor Osa (IBA), 14 segundora.
5. Bobby Julich (CSC), 18 segundora.
6. Oscar Pereiro (PHO), 24 segundora.
7. Michael Boogerd (RAB), 25 segundora.
8. Michael Rogers (QST), 26 segundora.
9. Damiano Cunego (LAM), 27 segundora.
10. Ricardo Serrano (KAI), 29 segundora.
  Unai Osa

Ezpata zorrotza duen toreroa

Jose luis arrieta x Euskal Herriko Itzuliko antolatzaile taldeko kidea

«Beti bukaera ikusgarriak egitea zaila da, mugak daude»

 Andoni Egaña

Zuloak eta zuloak

Mendateak
Aztiria (2º), Asentzio (2º), Arantzazu (2º).
Bidali zure kiniela!
LANTARON HOTELA
Asteburu-pasa bi lagunentzat.
www.aisiahoteles.com
ETXE ONDO
Bost ekipamendu oso (maillota eta kulota).
EUSKALTEL
3 maillot, 2 kulot eta Euskaltel taldearen hainbat produktu.
 
© 2005 berria.info