| |
 |
 |
 |
| |
| Angelu Iparraldea |
| Hautesleak:
12381 |
|
| Parte
hartzea : 8271
(% 66.8) |
Balekoak : 7835 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Robert Villenave | UDF-UMP | 3282 | | Jean Espilondo | PS | 4553 |
|
|
|
| |
| • Jean Espilondo garaile, berriz ere: Jean Espilondo PSko kontseilari nagusiak bere aulkia kontserbatuko du. Bozen %58 eskuratu ditu. PSen jarraitzaileen bozkarioa handia da Angelun, memento honetan. Robert Villenave Angeluko auzapezarentzat porrot nabarmena izan da, ezkerrera aulkia ezin kendu izana. Espilondoren iritziz, hautesleek Angeluko udalaren politika ere salatu dute, ezkerrari nagusitasuna emanez. | | |
| |
| Hautesleak:
12381 |
|
| Parte
hartzea : 7826
(% 63.21) |
Balekoak : 7608 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Iņaki Zaldunbide | Angeluzain | 324 | | Jean-Claude Lamoure | eskuina | 487 | | Jean-Bernard Darmendrail | PCF | 350 | | Robert Villenave | UDF-UMP | 2430 | | Jean Espilondo | PS | 2979 | | Josette Rospide | FN | 502 | | Georges Daubagna | Berdeak | 536 |
|
|
|
| |
| • Jean Espilondok bozen %40 lortu ditu: Angelu Iparraldeko parte hartzea duela sei urte baino anitzez handiagoa da. Jean Espilondo kontseilari nagusiak bozen %39,16 lortu du. Robert Villenave Angeluko auzapez eta UDF-UMPko hautagaia nahiko urrun gelditu da, %31,94rekin. Hirugarren postuan Georges Daubagna Berdea da, %7,05ekin. Josette Rospide FNkoak %6,60 lortu du. Claude Lamoure eskuineko independentea %6,40ekin gelditu da. Bernard Darmendrail PCFkoak %4,60 bildu ditu. Angeluzaineko Iņaki Zaldunbide %4,26tan gelditu da. | | |
| |
 |
 |
 |
| Sozialista
jakobinoak Paueko aulkia ere gal dezake
Kontseilari nagusiaren aulkia
berriz eskuinera pasatzea du helburu Angeluko auzapezak
Eneko Bidegain - BAIONA
Jean Espilondoren karrera politikoa
ederki loratzen hasi zen duela sei urte, Angelu Iparraldeko
kontseilari nagusi bihurtu zelarik. Aulkia eskuinari
kendu zion, baina boz gutxiren aldearekin. Handik laster
diputatu bihurtu zen, Nicole Pery estatu idazkari izendatu
zutenean. Ipar Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren
alde jakobinoa indartsu zegoen.
Baina duela bi urte, diputatu aulkia
galdu zuen, Jean Grenet Baionako auzapezari uzteko.
Aurten, kontseilaritza nagusiko aulkia ere gal dezake,
Robert Villenave Angeluko auzapezak ken baitiezaioke.
Angeluarrek ez dute, hain segur, jakobinismoarengatik
zigortuko. Baina eskuina nagusitu dakioke. Abertzaleen
bozak nekez espero ditzake bigarren itzulian. Eta bigarren
itzulian irabazteko, boz guztiak baliagarriak izanen
dira.
Villenave Angeluko auzapez bada ere,
oraino ez daki eskuinean daukan Jean-Claude Lamoure
arerioaren bozak nora joanen liratekeen bigarren itzulian,
ez eta ere zenbat boz jasoko dituen lehenean. UMPko
kidea ez dago batere gustura UDFkoak Udala kudeatzeko
duen moduarekin, eta ez du bigarren itzulian Villenave
sostengatzeko asmorik. Lehen itzulian emaitza nahiko
ona lortuz gero, bigarren itzulian mantentzen bada,
aulkia Espilondoren eskuetan geldituko da. Eta ez bada
mantentzen ere, kontuan hartu behar da, duela sei urte,
lehen itzulian eskuineko hautagaiek bildu boz guztiak
ez zituela bigarren itzuliko hautagai eskuindarrak eskuratu.
Auzapezaren argudioa auzapeza kontseilari
nagusi izatea Angelurentzat on dela erraitea da. Jean
Espilondo ez dator bat. Sozialistak dio Paueko hautetsi
gehienak eskuinekoak izanagatik, «oposiziotik
lan anitz egiten» dela. «Dosierrak onak
badira, diru laguntzak lortzen dira» . |
| |
|
|
|
|
|
|
 |
 |
 |
 |
Jean
Espilondo (PS): Dipututu
ohiak doi-doietarik irabazi zuen duela
sei urte, bigarren itzulian. Zergetako
langile honek errotik jakobino gisa
ezagutarazi du bere burua. Angeluko
zinegotzia da, oposizioan. |
Robert
Villenave (UDF-UMP):
Angeluko auzapeza da. Lur Berri kooperatibako
laborantza teknikari izan zen. Orain
erretretan dago. Auzapez kargua eta
kontseilari nagusi kargua uztargarriak
direla dio. |
Jean-Claude
Lamoure (UMP): Nahiz
eta bere alderdiak UDFko hautagaia sostengatzen
duen, industrilari honek ez du onartzen
bi alderdiak batera aurkez daitezen,
eskualde hauteskundeetan bereizirik
aurkezten badira. Villenave-eren politika
salatzen du eta bigarren itzulirako
ez duela boz eskaririk eginen jakinarazi
du. |
Josette
Rospide (FN): Eskuin
muturraren emaitzak ez dira ttipiak
Angelun. FNek hautagai berria du. |
Georges
Daubagna (Berdeak):
Erretretan dago. Lehen aldikotz aurkeztuko
da. |
Jean-Bernard
Darmendrail (PC): SNCFko
langilea da. |
Iñaki
Zaldunbide (Angeluzain):
Angeluko tendentzia abertzale guziak
biltzen dituen elkartearen izenean aurkeztuko
da Iñaki Zaldunbide. Kantonamendu
zaila izan ohi da abertzaleentzat. |
|
 |
|
| |
 |
 |
 |
| Errolda:
11.749 |
| |
LEHEN ITZULIA |
Boz
emaileak: 6.626
Baliogarriak:
6.425
Jean Espilondo (PS) : 1.811 (%28,18)
Jean-Michel Barate (RPR) : 1.460 (%22,72)
Jacques Veunac (UDF) : 1.327 (%20,65)
Henri Rupert (FN) : 670 (%10,42)
Françoise Come (Berdeak) :
455 (%7,08)
Jean-Pierre Roux (PCF) : 404 (%6,28)
Michel Ithurbide (AB) : 298 (%4,63)
|
| |
| BIGARREN ITZULIA |
Boz
emaileak: 5.969
Baliagarriak:
5.653
Jean Espilondo (PS) : 2.907 (%51,42)
Jean-Michel Barate (RPR) : 2.746 (%48,57) |
|
 |
|
| |
| |
|
|
|