| |
 |
 |
 |
| |
| Atharratze |
| Hautesleak:
3005 |
|
| Parte
hartzea : 2288
(% 76.14) |
Balekoak : 2159 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Ruben Gomez | ezkerra | 946 | | Michel Arhanzet | UDF-UMP | 1213 |
|
|
|
| |
| • Michel Arnhaztek %56,16 lortu ditu: Michel Aranzhet nagusitu zaio Ruben Gomezi. Herri guztietako emaitzak kontatu ondoan, Michel Arhanzet orain arteko kontseilari nagusiak %56,16 lortu ditu. UDF-UMPko kontseilari nagusiak bigarren itzulian irabaztea lortu du eta beraz, karguan jarraituko du. Haaatik ezkerreko independiente eta Liginagako auzapez Ruben Gomezen emaitza ez da gutxiestekoa, kontuan hartuz azken urteetan Arhanzet beti lehen itzulitik nagusitu izan dela. | | |
| |
| Hautesleak:
2495 |
|
| Parte
hartzea : 2264
(% 90.74) |
Balekoak : 2161 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Louis Labadot | PCF | 202 | | Guillaume Elizalt | FN | 66 | | Jean-Dominique Idiart | Plataforma | 206 | | Ruben Gomez | ezkerra | 369 | | Michel Arhanzet | UDF-UMP | 1044 | | C. Artheix-Althabegoiti | PS | 300 | |
|
|
| |
| • Bigarren itzulia eginen da Arhanzet eta Gomezen artean: Espero ez zenaren kontra, bigarren itzulia gertatuko da Atharratze kantonamenduan. Michel Arhanzet nagusi da, bozen %47,8rekin. Ruben Gomez ezkerreko hautagaiak lortu du bigarren postua, bozen %16,82ekin. Hirugarren hautagai sozialista da, bozen %13,7rekin. Laugarren Jean-Dominique Idiart abertzalea bozen %9,45ekin. Komunista bosgarren da, %9,26rekin eta FNko hautagaia seigarren, %3,03rekin. | | | | • Emaitzak herriz herri: Aloze, Altzai, Atharratze, Etxebarre, Gamere, Hauze, Iruri, Lakarri, Larrañe, Lexantzü, Ligi-Atherei, Liginaga, Montori, Ozaze, Santa Grazi, Zalgize, Aloze, Altzai, Atharratze, Etxebarre, Gamere, Hauze, Iruri, Lakarri, Larrañe, Lexantzü, Ligi-Atherei, Liginaga, Montori, Ozaze, Santa Grazi, Zalgize, |
| |
 |
 |
 |
Ezkerreko bozak lau
hautagaien artean banatuko dira
Michel Arhanzet kontseilariak
aukera guztiak dauzka hauteskundeak lehen itzulitik
irabazteko, azken aldian bezala
Eneko Bidegain - BAIONA
Ontsalaz, Michel Arhanzet kontseilari
nagusiak lehen itzulian irabaziko ditu hauteskunde horiek.
Atharratzeko kantonamendua jendez husten ari da urtetik
urtera, eta hori da kanpainaren ardatz nagusietarikoa,
laborantza nola mantendu eta industria nola berpiztu
gogoetatzearekin batera. Bakoitza bere proposamenekin
aurkezten da. Ezkerretik lau hautagai lehiatuko dira,
duela sei urte bi baizik ez zirelarik.
AB eta PCFko hautagaien artean bozen
%37 lortu zituzten, gehienak komunistarentzat joan zirelarik.
Aurten abertzale bakarra badago ere, ezkerrean hiru
hautagai daude. Komunistaz gain, sozialista bat ere
badago. Horrek orduko hautagai komunistaren bozetatik
zati bat bil lezake. Haatik, zama bat dauka bizkar gainean
: kantonamenduan ez dela batere ezagutua. Louis Labadot
Zuberoako komunismoaren aurpegi ezaguna da, nahiz eta
lehen aldikotz aurkezten den Atharratzeko kantonamenduan
eta, berez, Maulekoa den.
Komunisten eta abertzaleen
artean, auzapez bat
Boz komunistaren bertze zati bat Ruben
Gomez Liginagako auzapezari joanen zaio. Alderdi komunistako
kide ohi honek nahiago du independente jarraitu. Nahiko
ezaguna da kantonamenduan eta kantonamendutik kanpo.
Abertzaleen boz batzuk ere bil ditzake, franko irekia
baita ideia abertzaleetara. Udalbiltzak bultzatu zuen
Zuberoa Garatzen ekimenan parte hartu zuen.
Jean-Dominque Iriart da hautagai abertzale
bakarra. Ezker abertzaleko plataformaren izenean aurkezten
da. Haatik, ABk ez dio sostengu ofizialik ekarri, hautagaitzak
ez baitu bat egin alderdi horrek aurkeztu agiriarekin.
Horiek hola izanagatik, kantonamenduko abertzale guzien
bozak lortuz gero, duela sei urte Jakes Sarrailletek
bilduak gaindituko dituen ikusi beharko da.
Iriart duela hamabi urte aurkeztu zen hauteskunde horietan.
Orduan 128 boz bildu zituen (%4,99). Sei urte berantago,
abertzaleen boza 172ra igo zen. Populazioaren apaltzeak
boz abertzaleen apaltzea eraginen ote du? Kopurua mantentzea
bera lorpena litzateke. |
| |
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
 |
 |
 |
 |
Michel
Arhanzet (UDF): Laborari
hau hirugarren agintaldiaren bila abiatuko
da. Kontseilu nagusiko lehendakari ordea
da eta hauteskundeen irabazteko aukera
guztiak dauzka. |
Louis
Labadot (PCF): Erretretan
dagoen irakaslea da, Mauleko komunisten
arduradun eta aurpegi ezaguna. |
Catherine
Artheix-Atlhabegoiti (PS):
Ez da kantonamendukoa. Donibane Lohizuneko
PSen arduradun ohia da. Webguneko argitaratzailea
da. |
Ruben
Gomez (ezkerra): Liginagako
auzapez, enpresari eta espeleologo gisa
ezaguna da. Independentea izanagatik,
ezkerreko pertsonalitatea da kantonamenduan.
Zuberoa Garatzen ekimenean ere parte
hartu zuen. |
Jean-Dominique
Iriart (Plataforma):
Ezker abertzaleko plataformako hautagaia
da. Jadanik hautagai izan zen, 1992an. |
Guy
Elizalt (FN): Mauleko
harakina da. |
|
 |
|
| |
|
| |
| |
|
|
|