Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
 
  Baiona Ekialdea
 Hautesleak: 6930  
 Parte hartzea : 4222 (% 60.92)  Balekoak : 3977

  Alderdia Botoak %
 Jerome Agerre PS 2230
 Jean-Rene Etxegarai UDF-UMP 1747
 
• PSko Agerre nagusi, %56rekin: Jerome Agerre PSko hautagaiak hauteskundeak irabazi ditu, bozen %56rekin. Honekin, Baionako hiru kantonamenduak ezkerrera pasatu dira. Jean-Rene Etxegarai UDF-UMPko kontseilari nagusiak kargua galdu du.
 
 
 Hautesleak: 6118  
 Parte hartzea : 3993 (% 65.27)  Balekoak : 3862

  Alderdia Botoak %
 Jerome Agerre PS 1228
 Jean-Marc Abadie AB 225
 Daniel Romestant PCF 170
 Jean-Rene Etxegarai UDF-UMP 1338
 Raymonde Dameztoi LCR 105
 Angelo Tellurio FN 323
 Marie Felices Berdeak 248
 Mattin Etxepare EA 69
 Xabi Larralde Plataforma 156
 
• Etxegarai (UDF) eta Agerre (PS) elkarrengandik arras hurbil: Jean-Rene Etxegarai UDFko kontseilari nagusiak bozen %34,65 eskuratu ditu eta bigarren itzulia jokatu beharko du. Bigarren dagoena Jerome Agerre sozialista da, bozen %31,8rekin. Hirugarren heldu da FNko hautagaia, %8,36rekin. Marie Felices Berdeak %6,42ko emaitza eskuratu du. Ondoko indarra AB da, Jean-Marc Abadiek bozen %5,83 lortu baititu, Baiona Iraultzeneko Xabi Larraldek %4,04 lortu ditu eta EAko Mattin Etxeparek %1,79. Abertzaleen emaitzak batuz, kantonamenduko hirugarren indarra lirateke.
 
 

J.-Rene Etxegarai faboritoak zortzi lehiakide dauzka

Hiru hautagai abertzale aurkeztuko dira eta baita LCR, Berdeak, PS, PC eta FN ere

E.B. - Baiona

Jean-Rene Etxegarai kontseilari nagusiak zortzi hautagai dauzka parean, baina ez dute mehatxu handirik. Duela sei urte PS eta UMPren arteko lehia biziki hertsia izan bazen ere, aurten PSko hautagaia ez da ordukoa bezain ezaguna. Ezkerreko bozak barreatuak izanen dira lehen itzulian eta ezker muturraren bozak ez dira baitezpada sozialistarengana joanen bigarrenean. Etxegaraik, Batera mugimenduan parte hartu izanari esker, abertzale batzuen bozak eskura ditzake bigarren itzulian.

Hala ere, abertzaleen bozak garesti gerta dakizkioke. Etxegarai Jean-Pierre Raffarinen politikaren ildo nagusiekin bat dator. Kontseilu nagusiaren politika sozialarekin bat egitea litzateke, Etxegarairen aldeko bozaren galdegitea. Baina Jerome Agerre sozialistarentzat ere ez dira merke izanen boz horiek, ez baitu, aldarrikapen abertzaleei begira, alderdiko tendentzia irekienekoa izatearen fama.

Abertzaleek berek nahiko lan izanen dute lehen itzulian emaitza onak lortzen eta, menturaz, haien pisua ez da erabakigarria izanen bigarren itzulirako. Hiru hautagai izanen dira. Duela sei urteko 205 bozetatik zenbat gehiago eskuratuko dute hiruren artean? Eta boz horiek nola banatuko dira? Lagin hori ez bezala, ez da nahiko adierazgarria izanen alderdi abertzale bakoitzak duen eraginaren neurtzeko.

         
         
 
Jean-Rene Etxegarai (UDF-UMP): Duela lau urte bihurtu zen kontseilari nagusi. Abokatua eta Baionako auzapez-ordea da. Batera plataforman eta departamenduaren aldeko mugimenduan agertu da..
Jerôme Agerre (PS): Dentista da. Duela sei urte sozialisten izenean aurkeztu zenak doi-doietarik galdu zituen hauteskundeak. Agerre lehen aldikotz aurkeztuko da.
Daniel Romestant (PCF): CGTko aurpegi ezaguna da eta baita Ipar Euskal Herriko alderdi komunistakoa ere. Garapen Kontseiluko ekonomia batzordean parte hartzen du.
Angelo Tellurio (FN): 19 urteko ikaslea aurkezten da eskuin muturraren izenean. Kantonamendu horretan FNk baditu bozemaileak
Marie Felices (Berdeak): Liburu saltzailea da. Laugarren aldikotz aurkeztuko da kantonamendu horretan.
Jean-Marc Abadie (AB): Arlo sozialean lan egiten du. Jadanik aurkeztua da ABren izenean, legebiltzarrerako azken hauteskundeetan.
Xabi Larralde (Baiona Iraultzen): Batasunako bozeramaile eta Baionako zinegotzia da. Duela lau urteko hauteskunde partzialetan, ABren izenean aurkeztu zen.
Raymonde Dameztoi (LCR): Ezker muturreko alderdia estrenako aldiz aurkeztuko da kantonamendu hauteskunde horietan.
Mattin Etxepare (EA): Hazpandarra da eta Lekorneko zinegotzia. Enpresaria da.
 
Errolda: 6.586
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 3.503
Baliogarriak: 3.321

Jean-Michel Barnetxe (UDF-RPR) : 1.326 (%39,92)
Philippe Casenave (PS) : 987 (%29,71)
Jean-Pierre Alcaras (FN) : 331 (%9,96)
Gilbert Desez (PCF) : 267 (%8,03)
Anne-Marie Mendiburu (AB) : 205 (%6,17)
Marie Felices (Berdeak) : 205 (%6,17)

 
BIGARREN ITZULIA
Boz emaileak: 3.124
Baliagarriak: 2.964

Jean-Michel Barnetxe (UDF-RPR) : 1.490 (%50,26)
Philippe Casenave (PS) : 1.474 (%49,73)