| |
 |
 |
 |
| |
| Baiona Mendebaldea |
| Hautesleak:
12567 |
|
| Parte
hartzea : 7665
(% 60.99) |
Balekoak : 7237 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Monique Larran-Lange | PS | 3660 | | Jean-Louis Domergue | UDF-UMP | 3577 |
|
|
|
| |
| • Ezkerrak eskuinari aulkia kendu dio: Sorpresa handia gertatu da Baiona mendebaldean. Aurreikuspen ororen kontra, Monique Larran-Lange hautagai sozialistak irabazi ditu hauteskundeak, bozen %50,57rekin. 83 bozen desberdintasuna dago bien artean. Emaitza hori sorpresa handia da, kantonamendu hori eskuinekoa delako; Baionako eskuinekoena, gainera. Orain arte inoiz hauteskundeetan aurkeztu ez den sozialistak Domergue-i aulkia kentzeak Baionako eskuina urduru ezarri du. | | |
| |
| Hautesleak:
12575 |
|
| Parte
hartzea : 7369
(% 58.6) |
Balekoak : 7105 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Jakes Bortairu | AB | 401 | | Dominique Gaztelusarri | PCF | 277 | | Monique Larran-Lange | PS | 2105 | | Denis Brillant | Elgar | 413 | | Chantal Luze | FN | 510 | | Jean-Louis Domergue | UDF-UMP | 2604 | | Francoise Come | Berdeak | 593 | | Miren Idoate | Plataforma | 142 |
|
|
|
| |
| • UDF eta PSen arteko bigarren itzulia jokatuko da: Jean-Louis Domergue-ek bozen %36,65 lortu du Baiona mendebaldean. Kontseilari nagusiak bigarren itzulia izanen du, Monique Larran-Lange hautagai sozialistaren aurka, bozen %29,63 lortu baitu. Hirugarren heldu da Françoise Come Berdea, %8,35rekin. FNko Chantal Luze-ek %8,35 lortu ditu. Denis Brillant Elgar-ensemble-koa %5,81arekin konformatu da. Jakes Bortairu ABkoak %5,64 lortu ditu eta Miren Idoate Baiona Iraultzen-ekoak %2. Alderdi komunistako hautagaiak %3,9 lortu ditu. | | |
| |
 |
 |
 |
Domerguek postua mantendu
ahal izanen du
Eskuineko hautagaiak ez dauka
eskuineko aurkari sendorik eta ez da ezkerreko gunea
E.B. - Baiona
Jean-Louis Domergue kontseilari nagusi
izanen da bertze sei urterentzat, alimaleko ustekaberik
ez bada gertatzen. Baiona mendebaldeko kantonamenduan
eskuina nagusi da. Domergue UDFkoak ez dauka lehiakide
sendorik eskuinean. Boz batzuk ken diezaizkiokeena Denis
Brillant da, Elgar-ensemble alderdiaren hautagaia. Bere
burua zentro eskuinean kokatzen du eta pertsona ezaguna
da Baionan, harakin eta enpresaburu gisa bereziki. Zergak
ez igotzea galdegiten du, Batera-ren lau aldarrikapenetaz
aparte.
Brillantek Jean Grenet Baionako auzapez
eta diputatua sostengatzen du. Domergue, ordea, Greneten
aurka aurkeztu zen, duela bederetzi urteko udal hauteskundeetan.
Geroztik auzapezarekin baketu da, baina eskuineko sentsibilitate
guztiek ez dute baitezpada oraingo kontseilari nagusiaren
alde bozkatuko lehen itzulian.
Brillantek nekez kenduko dizkie bozak
hautagai abertzaleei, nahiz eta euskaltzaletasuna agertu.
Abertzaleen bozak ez dira asko eta ABko Jakes Bortairuk
duela sei urte lortu zituenetatik zenbat Miren Idoaterengana
(Baiona Iraultzen) joanen diren argitu beharko da. Haatik
galdera bat airean gelditzen da: lehen aldikotz abertzale
bozkatzera anima zitezkeen batzuen bozen zati bat ez
ote da Brillantengana pasatuko?
Kontuan hartzeko bertze datu bat abstentzioa
izanen da. Azkenaldian ia %50ekoa zen eta hori izan
daiteke Domergue pixka bat ahul lezakeena, bigarren
itzulia arte bederen. |
| |
|
|
|
|
|
|
 |
 |
 |
 |
Jean-Louis
Domergue (UDF-UMP):
Hirugarren agintaldiaren bila abiatuko
da. Ekintza sozialeko arduraduna da
kontseilu nagusian. Aseguru etxe bateko
langilea zen. Orain erretretan dago. |
Monique
Larran-Lange (PS): Baionako
zinegotzia da. Saltegien batasuneko
lehendakari ohia. |
Françoise
Come (Berdeak): Historia
irakasle hau jadanik aurkeztu izan da
kantonaletan, bainan Angelun. Euskal
Herriko Berdeetako arduradunetatik bat
da. |
Chantal
Renou (FN): Letra irakaslea
da. |
Denis
Brillant (Elgar): Harakin
ezaguna da, anitz agertu izan delako
harakin elkarteetako bozeramaile eta
arduradun gisa. Lantegiak elkarteko
lehendakaria da eta euskal departamenduaren
aldeko militantea. |
Jakes
Bortairu (AB): Ipar
Euskal Herriko militante ezaguna eta
ABko idazkaritzako kidea. Duela sei
urte kantonamendu horretan aurkeztu
zen, ABren izenean. AEKn ari da lanean. |
Miren
Idoate (Baiona Iraultzen):
Bankuko langilea da. |
Dominque
Gaztelusarri (PCF):
Langilea. Azken hauteskundeetan ez zen
hautagai komunistarik |
|
 |
|
| |
|
| |
| |
|
|
|