| |
 |
 |
 |
| |
| Bastida |
| Hautesleak:
673 |
|
| Parte
hartzea : 547
(% 81.28) |
Balekoak : 536 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Leopold Darritxon | Elgar | 340 | | Jean Castaings | UDF-UMP | 142 | | Marguerite Tassy | PS | 54 |
|
|
|
| |
| • Jean Castaings-ek irabazi ditu bozak: Jean Castaings izanen da berriz ere Bastidako kontseilari nagusia. UMP-UDFko hautagaiak hauteskundeak irabazi ditu, bozen %48,25ekin. Leopold Darritxon Elgar-eko hautagai eta Bastidako auzapezak bozen %27 eskuratu ditu eta PSko Marguerite Tassy hirugarren postuan gelditu da, bozen %25ekin. | | |
| |
| Hautesleak:
4719 |
|
| Parte
hartzea : 3539
(% 74.99) |
Balekoak : 3421 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Leopold Darritxon | Elgar | 699 | | Jean Castaings | UDF-UMP | 1381 | | Marguerite Tassy | PS | 643 | | Jean Thikoipe | AB | 432 | | Eliane Salaberri | FN | 150 | | Anita Parachou | Plataforma | 116 |
|
|
|
| |
| • Jean Castaings-ek bozen %40,37 lortu ditu: Bigarren itzulia jokatuko da Bastidako kantonamenduan. Haatik, orain arteko kontseilari nagusiak emaitza onak lortu ditu, hala nola %40,37. Bigarren postuan dago Leopold Darritxon Elgar-ensemble-ko hautagaia, %20,43rekin. Marguerite Tassy hautagai sozialista %18,80rekin, hirugarren gelditu da. Laugarren da Jean Tikpoipe ABko hautagaia, bozen %12,63rekin. Bosgarren FNko hautagaia da, %4,38rekin. Bosgarren gelditu da Herria Eraiki plataformako Anita Parrachu, %3,39rekin | | | | • Emaitzak herriz herri: Ahurti, Aiherra, Bastida, Beskoitze, Isturitze, Ahurti, Aiherra, Bastida, Beskoitze, Isturitze, |
| |
 |
 |
 |
| Leopold
Darritxonek aulkia berreskuratzeko helburua du
Bastidako auzapez eta kontseilari
ohiak Jean Castaingsi lekua kendu nahi dio
ENEKO BIDEGAIAN - BAIONA
Baxenabarreren eta Lapurdiren artean
dagoen kantonamendua da Bastidakoa, hegal bat barnealdeari
begira, bertzea hiriari. Kantonamenduko bi herri nagusiak
Lapurdin daude.
Beskoitzek 2.044 biztanle dauzka, eta
Ahurtin 1.758 bizi dira. Ahurtiko auzapeza da azken
sei urteetako kontseilari nagusia. Jean Castaingsek,
duela sei urte, Leopold Darritxon Bastidako auzapez
eta ordu arteko kontseilari nagusiaren aulkia berreskuratu
zuen duela hamabi urte galdu ondoan. Baina bigarren
itzuliko bozen %38,36rekin bakarrik.
Jean Falagan Beskoitzeko auzapeza bigarren
itzulitik erretiratu izan balitz, menturaz Darritxon
nagusituko zitzaion Ahurtikoari. Darritxonek bozen %33,89
eskuratu zituen, eta Falaganek %27,74.
Aldi honetan, etiketak aldatuko dira.
1992an bozak independente gisa irabazi zituen Darritxon
ez da gehiago, 1998an bezala, RPR-UDF etiketarekin aurkeztuko,
eta Castaings ez da gehiago independentea. Aldi honetan,
orain arteko kontseilari nagusiak dauka UMPren babesa.
Darritxon, ordea, alderdi politiko berri baten izenean
aurkeztuko da, Elgar-ensembleren izenean. Batera-ren
aldarrikapenekin bat egiten duen alderdi ez-abertzale,
ez-eskuindar, ez-ezkertiar horren etiketak mesede eginen
dion ala kalte ikusi beharko da. Kalte egin diezaioke
Frantziako Gobernuaren eta Pirineo Atlantikoetako gehiengoaren
etiketa orain arteko kontseilari nagusiak hartu izanak.
Azken urteetako kontseilari nagusi izate hutsak berak
abantaila handia ekar diezaioke ahurtiarrari.
Darritxonek, bere aurkezpenan, Castaingsen
sei urteko bilana kritikatu zuen. Ez zuen argudio politikoetatik
abiatu kanpaina. Castaingsi bere kantonamenduaren alde
lanik ez egin izana leporatzen dio. Besteak beste, errepideen
egoera aipatu zuen. «2005eko Tourra Bastidako
kantonamendutik iragan dadin galdeginen dut, errepideak
hobetu ditzaten», adierazi zuen.
Aulkiaren berreskuratzeko daukan motibazioak
eta hauteskunde hauek Castaingsen eta Darritxonen lehia
gisa kokatzeak ez du bertze hautagaien itzala gutietsiarazi
behar. Darritxon biziki ezaguna bada ere Bastida herrian,
duela sei urte 203 boz baizik ez zituen eskuratu Beskoitzen.
Jean Falagan Beskoitzeko auzapeza ez aurkezteak kopuru
horren igotzeko aukera bat eman diezaioke. Baina azken
sei urteetan populazioa anitz emendatu da herri horretan.
Biztanle berrien bozak, boz berriak nork eskuratuko
dituen inork ez dezake erran. Darritxonentzat oztopo
izan daitezke. Falaganen 535 bozen eta boz berrien zati
bat PSren hautagaiak eskura ditzake. Jean Thikoipe ABko
hautagai eta Beskoitzeko auzapezordeak ere badu bertze
zati baten lortzeko parada. Horri duela sei urteko hautagai
abertzalearen bozen zati bat gehitzen bazaio (kontuan
hartuz Anita Parachu Batasunak sostengatzen duen Herria
Eraiki plataformako hautagaiak ere boz batzuk eskuratuko
dituela); Thikoipek ere zaildu diezaioke Darritxoni
bigarren itzulirako txartela, Castaingsek ez badu lehen
itzulitik gehiengo osoa lortzen.
|
| |
|
|
 |
 |
 |
 |
Jean
Castaings: Orain arteko
kontseilari nagusia da, eta Ahurtiko
auzapeza. UMP alderdiaren izenean aurkeztuko
da. |
Leopold
Darritxon: Bastidako
auzapezak ezagutzen du Kontseilu Nagusia,
1992tik 1998ra hautetsi izan baitzen.
Aldi honetan Elgar alderdi berriaren
izenean aurkeztuko da, kolore euskaltzaleekin.
Ekonomia irakasle honek bere kantonamendua
eta herriaren azpiegituren garapena
sustatu nahi izanen ditu berriz kontseilari
nagusi bihurtzen bada. |
Jean
Thikoipe: Herrikoa elkarteko
lehendakari ohi gisa, enpresaburu ezaguna
da Lapurdin. Beskoitzeko auzapezordea
da, hots, kantonamenduko herri jendetsuenekoa.
Ez du bigarren itzulira pasatzeko esperantza
handirik agertu, baina kantonamenduan
daukan ospeak sorpresa ekar lezake. |
Marguerite
Tassy:
Duela sei urte ez zen PSko hautagairik
izan. Baina ezkerrean kokatzen zen Jean
Falagan Beskoitzeko auzapezaren boz
batzuk bil ditzake Ahurtiko irakasle
honek. Gainera, aurten Alderdi Komunistak
ez du hautagairik aurkeztuko. Beraz,
baliteke bigarren edo hirugarren postua
lor dezan. |
Anita
Parrachu: Hautagai gazteena.
Aiherrakoa. Batasunetik hurbileko hautagaitza
honek Aiherra eta Isturitze aldean ditu
babes gehienak. |
Eliane
Salaberri: Eskuin muturreko
alderdiak eragin ahula du kantonamenduan. |
|
 |
|
| |
|
| |
| |
|
|
|