Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
 
  Hazparne
 Hautesleak: 6410  
 Parte hartzea : 4814 (% 75.1)  Balekoak : 3784

  Alderdia Botoak %
 Beņat Intxauspe eskuina 3784
 
• Beņat Intxauspe da hautagai bakarra: Beņat Intxauspe hautagai bakarra izan da bigarren itzuli honetan, Hazparneko kantonamenduan. Ondorioz, kontseilari nagusi kargua ziurtatua du. Giro lasaia dago Hazparnen. Intxauspek bozen %75 lortu ditu, bataz beste. Parte hartzea %76koa izan da.
 
 
 Hautesleak: 6410  
 Parte hartzea : 5134 (% 80.09)  Balekoak : 4950

  Alderdia Botoak %
 Jacques Coumet UDF-UMP 1458
 Xabi Larre Elgar 495
 Beņat Intxauspe eskuina 2299
 Kako Saint-Esteben AB 274
 Joel Potier FN 82
 Xarlo Etxezaharreta Plataforma 220
 Manex Pagola EA 82
 
• Jacques Coumet lehiatik erretiratu da: Jacques Coumet Hazparneko orain arteko kontseilari nagusiak lehiatik erretiratzea erabaki du, lehen itzulian bozen %29,45 bakarrik lortu ondoren. Orain arte beti lehen itzulitik irabazi izan ditu hauteskundeak. Beņat Intxauspek bozen %46,44 lortu ditu. Hirugarren dator Xabi Larre Elgar-ensemble-ekoa, bozen %10ekin. Dudarik gabe, abertzaleetatik oso hurbil dagoen hautagai honek, bertze abertzaleei boz anitz kendu die. Alabainan, AB, Segi Aitzina eta EAren artean, duela sei urte baino anitzez emaitza ahulagoa lortu dute. ABko Xarlo Etxezaharretak bozen %19,63 lortu zuen duela sei urte, 816 bozekin. Aldi honetan, boz horiek, AB, Segi Aitzina, Elgar-ensemble eta EAko hautagaien artean banatu dira. Kako Saint-Esteben (AB), Xarlo Etxezaharreta (Segi aitzina) eta Manex Pagola (EA)-ren emaitzak gehitu eta, 438 boz baizik ez dira.
 
• Emaitzak herriz herri: Donamartiri, Donostiri, Hazparne, Lekorne, Lekuine, Makea, Mehaine, Donamartiri, Donostiri, Hazparne, Lekorne, Lekuine, Makea, Mehaine,
 

Musika jaialdirik nahi ez duen kontseilaria kanporatu nahian

Jacques Coumetek 31 urte bete ditu Kontseilu Nagusian, eta beste sei urtetarako aurkeztu da hauteskundeotan

ENEKO BIDEGAIAN - BAIONA

Hazparneko Mixel Intxauspe. Jacques Coumeti ez zaio urte anitz falta Garaziko kontseilari nagusiaren markara heltzeko. 31 urte bete ditu Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian eta bertze sei urtetarako abiatu nahi du. Garai batez Intxausperen gisa, orain arte hauteskundeak lehen itzulitik irabazi izan ditu. Aitzineko aldian, hautesleen %63k bozkatu zuten haren alde eta sei urte lehenago ere bai.

Aurten ohi baino aurkari gehiago izanen du parean eta lehen itzulitik irabazteko aukerak pixka bat mugatu zaizkio. Beñat Intxauspe (ez du deus ikustekorik Michel Intxausperekin) eta Xabi Larrek Coumeten eremutik hartuko dituzte bozak, hein handi batean. Biak zentroan kokatzen dira, lehena independente gisa, bigarrena Elgar-ensembe alderdiaren izenean. Coumetek zentroko eta eskuineko bozak bereganatzen zituela kontuan hartuz, Coumeten alternatiba izan nahi luketenen itzalak ahuldu lezake.

Martxoaren 21ean neurtuko du, menturaz, Euskal Herria Zuzenean jaialdia bere herrian antolatzea debekatzeak boz gehiago ekarriko dion edo ez. Larre eta Intxauspe ez dira busti. Publikoki ez dute salatu Coumeten jarrera. Argi da Hazparneko belaunaldi gazteek biziki begi txarrez ikusten dutela musika jaialdiaren debekatzea. Coumetek, hain segur, belaunaldi zaharrenei begira hartu du erabakia. Boz batzuk mehatxatuak ikusten zituelako eta horien mantentzeko xedez?

Coumetekin arrazoi horrengatik haserre daudenen bozak ez dira baitezpada Larre edo Intxausperengana joanen, hauek erakutsi jarreraren ondotik. Larrek abertzale batzuek bozak eskuratzeko esperantza izan lezake, baina abertzaleek jaialdiaren inguruan jarrera argi eta garbirik ez erakutsi izana leporatu liezaiokete.

Abertzaleek Larreri barkatuko ez diotena duela hiru urteko herriko bozetan erakutsi jarrera da. Lehen itzulian Larreren zerrenda bigarren postuan heldu zen, Coumeten gibeletik. Bigarren itzulirako, abertzaleen zerrendatik kide batzuk onartu izan balitu, abertzaleen babesarekin Hazparneko auzapez kargua lortuko zuen. Ukaldi gogorra izan zitekeen Coumetentzat. Baina ez zuenez halako traturik onartu, Coumet nagusitu zen, 24 bozengatik bakarrik.

Bozka abertzalea hiruren artean Hazparnen

Larreren orduko hautua zintzurrean trebeska daukate oraino Hazparneko abertzaleek. Beraz, bozka abertzalea, hain segur, hiru hautagairen artean banatuko da eta ez lauren artean. Kako Saint-Esteben aurkeztuko da ABren izenean. Xarlo Etxezaharreta Segi aitzina plataformaren izenean aurkeztuko da eta Manex Pagola EArentzat.

Abertzaleek emaitza onak lortu izan dituzte azken bi kantonaletan. Xarlo Etxezaharretak %19,63 lortu zuen duela sei urte eta Dani Camblongek %27,50 sei urte lehenago. Bi kopuru horien artean ibil daiteke abertzaleen boz kopurua. Ikusi behar da Berdeak, PS eta PCFen artean batu ohi diren %7en bozak nora joanen diren, aurten horietarik inor ez dela aurkezten jakinda.

Dena den, galdera ikur handia hiru abertzaleen arteko bozak nola banatuko diren jakitean datza. Batasuna eta ABren zatiketaren ondotik nork zer babes duen jakiteaz gainera, Etxezaharreta presoarekiko elkartasun boza zenbatekoa izanen den ikusi beharko da.

Horrek abertzaleen barne neurketarako balioko du. Hauteskunde hauetako erronka hiru urteren buruko herriko bozei begira kokatzen da. Lehen itzulian bigarren helduko denak abantail eta sinesgarritasun handia izanen du Coumeten kontrako zerrenda kudeatzeko. Intxauspe eta Larreren arteko lehiak badu garrantzia, beraz, ustekaberik ezean.

Eta abertzaleak baturik baleude, Coumeten gibeletik eta besteen aitzinetik heltzeko asmoa balute.

 
 
Jacques Coumet: Duela 31 urte lortu zuen kontseilari nagusiaren aulkia, Hazparneko kantonamenduarentzat. Hazparneko auzapeza da. UMP alderdiko sektore arras eskuinekoa dela erran daiteke. Euskaltasunaren arerio tinkoenetariko bat da.
Beñat Intxauspe: Hauteskundeak estrenatuko ditu. Herri elkargoan ari da lanean. Hazpandar honek Coumet kentzeko aukerak izan ditzake.
Xabi Larre: Duela hiru urteko herriko bozetan ia-ia lortu zuen Coumet-en zerrendari gaina hartzea. Baina ez zuen onartu bigarren itzulian zerrenda abertzalearekin traturik egitea.
Kako Saint-Esteben:
Lehen aldikotz aurkeztuko da bozetan. Hazparnen arras ezaguna da.
Xarlo Etxezaharreta: Duela sei urte ABren izenean aurkeztu zen. Zatiketaren ondotik, Batasunaren alde egin zuen. Gaur egun preso dago, Espainian, Udalbiltzako kide izateagatik. Hazparneko zinegotzi gisa sartu zen Udalbiltzan.
Manex Pagola: Berez ez bada kantonamendukoa ere, Hazparne aldea ongi ezagutzen duela argudiatu du.
Joel Potier
 
Errolda: 6.177
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 4.454
Baliogarriak: 4.155

Jacques Coumet (UDF-UMP) :
2.623 (%63,12)
Xarlos Etxezaharreta (AB):
816 (%19,63)
Jean-Jacques Vergez (PCF):
320 (%7,70)
Jean-Pierre Larre (Langabeak):
234 (%5,63)
Philippe Labatut (FN) :
162 (%3,89)