| |
 |
 |
 |
| Iholdi |
| Hautesleak:
3510 |
|
| Parte
hartzea : 2771
(% 78.95) |
Balekoak : 2640 |
| |
Alderdia |
Botoak |
% |
| Andde Sainte-Marie | AB | 389 | | Eugene Bagez-Bernet | PCF | 26 | | Sophie Gais | PS | 282 | | Nicole Fromaget | FN | 49 | | Anita Lopepe | Plataforma | 208 | | Jean-Louis Caset | UDF-UMP | 1686 |
|
|
|
| |
| • Jean-Louis Caset lehen itzulitik nagusi: Jean-Louis Caset lehen itzulitik pasatuko da, bozen %63,86rekin, bozen %100 kontatu ondoan. ABko Andde Sainte-Marie bigarren postuan dago, bozen %14,73rekin. Alderdi sozialistako hautagai Anne Sophie Gais hirugarren postuan da bozen %10,68rekin. Geroa Eraiki plataformako Anita Lopepe laugarren postuan dago, bozen %7,88rekin. | | | | • Emaitzak herriz herri: Arantsusi, Armendaritz, Bunuze, Donaixti, Heleta, Hozta, Ibarla, Iholdi, Irisarri, Izura, Jutsi, Landibarre, Larzabale, Suhuskune, |
| |
 |
 |
 |
| Erronkarik
gabeko hauteskundeak
Jean-Louis Caset kontseilariak
aukera guztiak alde ditu lehen itzulitik garaile ateratzeko
ENEKO BIDEGAIAN - BAIONA
Dena aitzinetik jokatua da. Iholdiko
kantonamenduan lurrikara litzateke orain arteko kontseilari
nagusia ez balitz lehen itzulitik garaile aterako. Itxura
guztien arabera, bozen %65-70 lortzeko aukerak dauka.
Erronkarik ez dago. Jean-Louis Casetek ez du kadiraren
dantzarako aurkari sendorik. Duela sei urte Beñat
Cachenaut Iholdiko auzapeza ahalegindu zen Caseti desafio
egiten. RPR-ren inbestituraren bila abiatu zen, baina
azkenean, independente gisa aurkeztu zen, alderdi gaullistak
Caset sostengatu baitzuen.
RPR-ren sostengurik gabe, hala ere,
bozen %28 eskuratu zituen. Aurten ez da hauteskundeetara
aurkeztuko eta, beraz, eskuin-zentroko hautagai bakarra
Caset da. Gainerakoak, eskuin muturreko hautagaia salbu,
ezkerrekoak dira, abertzale edo ez. Pentsatzekoa da
Cachenauten boz gehienak Caseten aulkiaren egonkortzera
joanen direla. Haatik, bere bozemaileen artean Caseten
aurkari sutsuak daudela ere erraten da.
Beraz, hauteskunde hauetan gerta litekeen
interesgune bakarra hauxe da: Caseten aurkari horien
bozak nork bil ditzakeen. Hautu gutxi dago. PS, PCF
eta FNko hautagaiek ez daukate oinarririk kantonamendu
horietan, eta haien presentzia testimonial hutsa izan
ohi da. Beraz, Andde Sainte-Marie ABkoa eta Anita Lopepe
Geroa Eraiki plataformakoa baizik ez dira gelditzen.
Abertzaleek badute potentzialitate bat,
azken hauteskundeetan osoki erabili ez zutena. Sainte-Mariek
393 boz eskuratu zituen 1998an. Sei urte lehenago, 514
lagunek bozkatu zuten Marie-Andree Arbelbide hautagai
abertzalearen alde. Baina Heletako auzapeza zen, eta
oraino ere hala da. Eta horrek ere bazuen eragina. Hala
ere, abertzaleek 393 eta 514 boz bitartean lor ditzakete,
bi hautagaien artean. Eta gehiago ere, menturaz, teorian
hauteskundez hauteskunde lortzen dituzten atxikimenduak
eta hautesleria gaztea eta berria kontuan hartuz.
Anita Lopepek boz franko ken diezaioke
duela sei urteko hautagai abertzaleari, Oztibarre eskualdean
bereziki. Abertzaleen zatiketaren ondorioen termometroa
izanen da Iholdiko kantonamendua. Bai Sainte-Marie,
bai Lopepe, ezker abertzaleko militante gisa ezagunak
dira oroz gainetik, eta ez lekuko hautetsi edo notable
gisa, bertze kantonamendu batzuetako abertzale batzuen
gisan.
|
| |
|
|
 |
 |
 |
 |
Jean-Louis
Caset: Orain arteko
kontseilari nagusia da, 1992tik hona.
Ibarlako auzapeza independente gisa
aurkeztu zen duela hamabi urte eta UDF-RPR
etiketarekin duela sei urte, orain bezala.
Azken aldian, lehen itzulitik irabazi
zuen. |
Andde
Sainte-Marie: ABko bozeramailea
da. Duela sei urte ere aurkeztu zen.
Landibarreko laboraria da. |
Anita
Lopepe: Irakasle gazte
honek hauteskundeetan aurkezten den
lehen aldia du. Batasunaren sostengua
duen plataformaren izenean aurkezten
da. |
Anne-Sophie
Gais:
Kantonamendu guztien artean, hautagai
gazteena. Alderdi sozialistak oso eragin
ahula du kantonamendu horretan. |
Eugene
Bages-Bernet: Alderdi
Komunistak azken hauteskundeetan 27
boz lortu zituen. |
Nicole
Fromaget: Eskuin muturrak
ez dauka batere eraginik hauteskunde
horietan. |
|
 |
|
| |
|
| |
| |
|
|
|
|
|
|
|