Baiona Mendebaldea Baiona Iparraldea Baiona Ekialdea Angelu Iparraldea Miarritze Mendebaldea
Hazparne Bastida Iholdi Garazi Atharratze
       
 
 
  Miarritze Mendebaldea
 Hautesleak: 10543  
 Parte hartzea : 5742 (% 54.46)  Balekoak : 5360

  Alderdia Botoak %
 Andre Labeguerie PS 2145
 Max Brisson UDF-UMP 3215
 
• Max Brissonek aulkia kontserbatuko du: Max Brissonek bozen %60 lortu ditu Miarritzeko mendebaldean. Ondorioz, UMPko politikari miarriztarrak kontseilari nagusi kargua mantenduko du. Hala ere, eskuinaren beherakada gertatu da eta, aldi berean, ezkerraren gorakada. Andre Labeguerie PSko hautagaia %22tik %40ra igo da sei urtez.
 
 
 Hautesleak: 10543  
 Parte hartzea : 5416 (% 51.37)  Balekoak : 5204

  Alderdia Botoak %
 Maialen Etxeberri AB 244
 Andre Labeguerie PS 1176
 Serge Harizmendi PCF 166
 Max Brisson UDF-UMP 2255
 Helyette Ginoux FN 468
 Francois Madin Berdeak 307
 Patrick Survielle PRG 81
 Philippe Etxeberri Elgar 241
 Jean-Francois Zunzarren eskuina 266
 
• Max Brissonek ez du gehiengo absolutua lortu: Max Brisson UMPko kontseilari nagusiak bozen %43,33 lortu ditu. Ez da aski lehen itzulitik garaile ateratzeko eta bigarren itzulia jokatuko da. Andre Labeguerie sozialista iritsi da bigarren, bozen %22,6rekin. FNko Helyette Ginoux heldu da hirugarren, %8,99rekin. François Madin Berdea da laugarren, %5,9rekin. Jean-François Zunzarren eskuineko independenteak bozen %5,11 lortu ditu. Ondotik dator ABko Maialen Etxeberri, %4,69rekin. Elgar-ensemble-ko Philippe Etxeberrik bozen %4,63 lortu du.
 

Bederatzi lagun lehian Miarritzen, eskuinaren erresuman

Max Brissonek kontseilari nagusi jarraitzeko aukera guztiak bere alde dauzka

Eneko Bidegain - BAIONA

Nahiz eta Max Brissonek zortzi aurkari dauzkan,kontseilari nagusi karguaren galtzeko arriskutik urrun dago. Miarritze mendebaldeko kantonamenduan sorpresa gutxi espero da. Brissonek Miarritzeko Herriko Etxearen gehiengoaren sostengua dauka. Duela sei urte, oposizioko kidea zen, RPRen izenean aurkeztu zenean. Baina, lehen itzulian, Michel Veunac UDFkoari nagusitu zitzaion, nahiz eta hau Didier Borotra auzapezaren aldekoa izan. Aldi honetan Brisson kontseilari nagusi karguarekin eta UDF eta UMPren sostenguarekin doa.

Eskuineko kantonamendua da. Miarritze hiri erdiko eta kostaldeko kantonamendua da, gune turistikoena eta aberatsena. Biztanleen %35 erretretadunak dira eta bizilekuen %65 bigarren etxebizitzak dira. Horrek ere esplikatzen du zergatik duen eskuineko hauteslegoa. Azken kantonamendu hauteskundeetan, eskuineko hautagaiek, orotara, %70 boz bildu zituzten lehen itzulian.

Hori horrela izanik, Front Nationaleko hautagaiak %10 bat boz bederen ken dakizkiokeela kontuan harturik, lehen itzulitik %60ra hurbil daiteke. Bertze eskuineko hautagaia independentea da. Jean-François Zunzarren medikuak nolako eragina izan dezakeen jakitean dago lehen itzuliaren giltzaren zati bat. Bigarrena, abstentzioan. Abstentzio handiak eta Zunzarrenen emaitzek Max Brisson bigarren itzulian lehiatzera behar lezakete.

Aurtengo berritasun nagusia Elgar-ensemble-ek aurkezten duen hautagaia da. Philippe Etxeberri zinegotzi ohia da. Hautagai euskaltzale honek, ezkerrean edo eskuinean dagoen zehaztu gabe, bozak nori kenduko dizkion ikusi beharko da. Halaber, ikusi beharko da ea zer heinetarako babesa izanen duen. Abertzaleentzat nahiko zaila den kantonamenduan, espazio politiko guti gelditzen zaio. Gainerateko hautagai gehienak ez datoz bat departamenduaren eta euskararen ofizialtasunaren aldarrikapenekin.

Alderdi Sozialistako hautagaiak duela sei urte ez zeuzkan lehiakideak ere baditu. Berdeek hautagai bat aurkeztuko dute: François Madin. Bozak norbaiti kentzekotan, Labeguerieri kenduko dizkio. Ez da errana, ordea, anitz kenduko dizkiola. PRG alderdiko hautagaiak ere zenbait bil ditzake, gutxi bada ere.

Departamenduko gaiek baino leku gehiago dute Miarritzeko gaiek eta udal politikak. Max Brisonnen aurka aurkezten direnek kanpaina honekin udal gehiengoaren kudeaketa salatzen dute. Brissonek berak, alderantzizko argudioekin bada ere, kontseilari nagusiak hiriaren alde lan egiten eta egin behar duela dio. Kontseilari nagusia Kontseilu Nagusiaren eta auzapezaren aldekoa izatea Miarritzerentzat «eraginkorragoa» dela dio. Politika orokorreko gaiak kanpaina horretan sar daitezen begi txarrez ikusten du. Kontseilu Nagusiaren eskumenez baizik ez du mintzatu nahi.

 
 
 
Max Brisson (UMP-UDF): Orain arteko kontseilari nagusia da. Duela sei urte hartu zuen kargu hori, RPRen izenean. Ordu arteko kontseilari nagusiak hauteskundeetara berriz ez aurkeztea erabaki eta Brisson sostengatu zuen. Akitaniako kontseilari ere izan da eta Miarritzeko auzapez ordea da.
Andre Labeguerie (PS): Irakasle hau Miarritzeko zinegotzia da.
Andre Labeguerie (PS): Irakasle hau Miarritzeko zinegotzia da.
Helyett Ginoux (FN): 75 urte ditu. Senarra zuen, bereziki, FNko militantea. Askotan aurkeztu da hauteskundeetara. Kantonamendu horretan boz kopuru nahiko handia eskuratzen du eskuin muturrak.
Maialen Etxeberri (AB): Miarritzeko zinegotzia da. Duela sei urte aurkeztu zen. Ez da kantonamendu erraza abertzaleentzat.
Philippe Etxeberri (Elgar-ensemble): Kazetaria da eta Miarritzeko zinegotzi ohia. Alderdi politiko hori lehen aldikotz aurkeztuko da.
François Madin (Berdeak): Marexala da. Azken aldietan Berdeak ez dira aurkeztu kantonamendu horretan.
Serge Harizmendi (PCF): Miarritzeko zinegotzia da.
Patrick Survielle (PRG): Biokimikako irakaslea da. Ezkerreko alderdi erradikalak ez du Ipar Euskal Herrian aurkezteko ohitura handirik.
Jean-François Zunzarren (eskuina): Sendagile honek Miarritzeko auzo bateko plaza bateko gatazkan oinarritu du kanpaina nagusia.
 
Errolda: 10.195
 

LEHEN ITZULIA

Boz emaileak: 5.062
Baliogarriak: 4.911

Max Brisson (RPR) : 1.373 (%27,95)
Michel Veunac (UDF) : 1.141 (%23,23)
Andre Labeguerie (PS) : 1.026 (%20,89)
Helyett Ginoux (FN) : 543 (%11,05)
Maialen Etxeberri (AB) : 264 (%5,37)
Serge Harizmendi (PCF) : 223 (%4,54)
Patrick Destizon (eskuina) : 213 (%4,33)
Yves Desplat (eskuina) : 128 (%2,60)

 
BIGARREN ITZULIA
Boz emaileak: 4.554
Baliagarriak: 4.379

Max Brisson (RPR) : 1.839 (%41,99)
Michel Veunac (UDF) : 1.290 (%29,45)
Andre Labeguerie (PS) : 1.250 (%28,54)