Korrika 14 bukatu, eta egun batzuetara beteko da urtebete Andolin Eguzkitza hil zenetik. Hilabete hauetan guztietan, omenaldi andana egin dute Eguzkitza izan zenaren omenez: Gasteizko Filologia eta Geografia-Historiako Fakultatean, Bilboko Kalderapekon, Korrika Kulturalean eta Euskalduna jauregian plazaratu zuten Mila urte igaro eta... ikuskizunean, besteak beste. 14. Korrikak garai batean euskalduntzeko urratsa egin zuten milaka eta milaka euskaldun berriak omendu nahi izan ditu aurten, eta horregatik hautatu dute, hain zuzen ere, Andolin Eguzkitza zena. Idazle, irakasle, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari eta euskaltzain izandakoak ...[+] |