|
|
|
| |
| |
Euskal
Herriaren alde
Orain 150 urte jaio zen Arturo Campion. Nafarra
zen, euskaldun berria eta euskaltzale porrokatua. Joan zen
mendeko euskararen eta historiaren sustatzaile handienetakoa
izan zen. Zuzenbidean lizentziatu bazen ere, lanik gehiena
historiari eta euskarari begira egin zuen. Historialaria,
politikaria, filologoa eta idazlea. Bizirik zen bitartean
etengabe baztertu eta ahaztu zuten, duela hogei bat urte bere
lanak ikertzeari eta gogoratzeari ekin zitzaion arte. |
|
 |
 |
 |
| 1854ko maiatzaren
7an jaio zen Arturo Campion, Iruñean. Jatorri frantsesa
zuen. Bere aitona, 1808an iritsi zen Iruñera, Napoleonen
armadarekin, eta Independentzia gerra amaituta, bertan
gelditu zen, burdindenda baten jabe.
Campion historialaria, politikaria, filologoa eta idazlea
izan zen, baina batez ere euskaltzalea. Euskaldun berria.
Bere leloa Euskalerriaren alde zen, eta bide
horretan egin zuen bere lan guztia. Gazte hasi zen euskara
ikasten, eta bere lan gehienak gazteleraz argitaratu
bazituen ere euskaltzale sutusua zen. Hala, euskarak
Nafarroan bizi zuen atzera bideak asko kezkatzen zuen,
eta horren inguruan egin zituen lan gehienak.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Oñatin, baina,
lizentziatura Madrilen lortu zuen (1876), 22 urterekin,
Bigarren Karlistadaren ondoren Oñatiko Unibertsitateari
unibertsitate kategoria kendu egin baitzioten. Zuzenbidearen
alorrean gehiena landu zuen gaia foruena izan zen, foruak
arriskuan ziren garaian, baina, batik bat, dazle eta
historialaria izan zen. Madrilen zela hasi zen idazten.
Campionentzat hizkuntza eta historia ziren herri izaeraren
ardatz, eta horiek lantzeari ekin zion.
Bere kezkaren adibide garbiena egindako lana da. 22
urterekin bere lehen lana idatzi zuen Consideraciones
acerca de la cuestion foral y los carlistas en Navarra(1876).
1878an Asociacion Euskara de Navarra elkartearen
sorreran parte hartu zuen, eta Iruñean hainbat
aldizkari eta egunkari ere sortu zituen. 1918an Eusko
Ikaskuntzako Ohorezko lehendakari izendatu zuten, eta
han, Euskaltzaindia sortze lanean parte hartu zuen.
Campion bera euskaltzain oso izendatu zuten
Politika ibilbidea Nafarroan hasi zuen, zinegotzi gisa,
1881ean. Gero 1893an Madrilgo Gorteetako diputatu izateko
aurkeztu zen Nafarroako hautagai integristen zerrendan,
eta eserlekua lortu zuen. Senadore ere izan zen, Bizkaiatik.
Campion Donostian hil zen, 1937ko abuztuan, udako oporrak
egiten ari zela.
|
 |
|
 |
 |
‘Consideraciones acerca de la cuestión foral
y los carlistas en Navarra’ (1876, Madril).
‘Orreaga’ balada (1880, Iruñea).
‘Contrastes, cuadro de costumbres’ (1882,
Iruñea).
‘Ensayo acerca de las leyes fonéticas de
la lengua euskara’ (1883, Donostia).
‘Gramática de los cuatro dialectos literarios
de la lengua euskara’ (1884, Tolosa).
‘Victor Hugo. Semblanza’ (1885, Tolosa).
‘Gure sinismen oso-osoa’ (1888, Euskal-Erria
aldizkaria).
‘Don Garcia Almorabid. Crónica del siglo
XIII’ (1889, Zarautz).
‘La batalla chica del Sr. Nocedal’ (1893,
Iruñea).
‘La Abuela’ (1893).
‘Euskarianas’. Hamabi sail, 1896tik 1894ra
argitaratuak. Lehenengo alean, euskaraz idatzitako
‘Agintza’, ‘Orreaga’, ‘Denbora
anchiñacoen ondo-esanak’ eta ‘Okendoren
eriotza’ narrazioak argitaratu zituen. Bigarren
alean ‘Sartu-aurrean’ dago euskaraz.
‘Los orígenes del Pueblo Euskaldun. Celtas,
Iberos y Euskaros’ (1897, Donostia).
‘Blancos y negros. Guerra en la paz’ (1898,
Iruñea).
‘Discursos políticos y literarios’
(1907, Iruñea).
‘Defensa del nombre antiguo castizo y legítimo
de la lengua de los baskos’ (1907, Paris).
‘La Bella Easo’ (1909, Iruñea).
‘Malaxka ta Akuliña’ (1910, Irun. Tolstoiren
ipuin baten itzulpena euskarara)
‘Popachu’ (1910, Bilbo).
‘De las lenguas y singularmente de la lengua baska
como instrumento de investigación histórica’
(1919, Bilbo).
‘Informe a la Academia de la Lengua Vasca sobre
unificación del Euskera’ (1919, Bilbo).
‘Narraciones bascas’ (1923, Madril). |
 |
|
 |
 |
‘Okendoren
eriotza’ narrazioaren pasarte bat da honakoa.
‘Euskarianas’ obrako lehen alean argitaratu
zuen 1896an, eta ondoren zenbait aldizkaritan ere bai,
‘Euskalzale’-n kasu.
|
| Okendoren
heriotza |
«Dama
Maria de Lazkano, leioaren ondoan zegoen. Maiatzak, zelaiak
loraz eta arbolak ostoz estali izan zituen, baiño
oraindik oztxo egiten zuen; orregatik sukaldea egur igarrez
eta lodiz ondo ornitua.
Egun artan asi zan goizean goiz euria, istan bat atertu
gabe. Ulia-mendiko tontorretatik errekak amiltzen dira
saltoka; zeru-goiean, argia iltzen ari da; lurrean laiño
ubelak eta itzal beltzak ibarretatik eta ibai ertzetatik
geldi geldi igotzen dira, lurreko osoaren zuritasun eta
urdintasun guziak borratu naiez. Gau eta egun, batak bestearen
kontra gogorkiro jazartu dute noski, eta eguna, bere etsaiak
garaitu diolako, mundu onetatik ote badijoa, bere lots
aundia ezkutatzeko. Argi-gutxitu ura, argitasunaren azken
agurrak dirudi; etxea, aizeak erabillia dardaratzen da,
eta leio zabaletatik sartzen dira gelara itxaso aserretuaren
orroi izugarriak.
Bat batetan, neskame gazte batek atea idikita, itz egin
zuen onela:
—Andrea, andrea, berri onak dakarzkit, berri onak...
—Zer den, Praska, burutik jauzia aizan?
—Ez, andrea, ez; berri onak dakarzkit...
—Noiz arte, emakumea, egongo aiz esanaz «berri
onak dakarzkit»? Esan itzan, bein betiko, berri
oriek, nik jakin ditzadan.
—Nagusia eldu da; La Capitana eldu da; portua, jendez
betea da ango deadarrak!, ango txaloak eta pozgarrizko
ojuak! denak atsegiñez zoratuak dirudite...
—Bai ote? Ene Andre Pirkiña Maria! nere senar
maitea eldu da? eta biotzak ez zidan ezer esaten! Zorionekoa
milla eta milla aldiz gaurko eguna. Uste nuen, ez nuela
iñoiz ikusiko! Urtetan aiñ aurreratua! eta
beti itxasoan! beti etsai amorratuen artean! Baiño,
egia da, Praska, aditu dedana? Nola, noiz artu den berri
maitagarri ori?”. |
 |
|
|
 |
| ©
berria.info 2004 |
|
|