Sinopsia
Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen
dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak,
eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak
sortzen dizkionak.
Elkarrizketak
2006-09-28
Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues, zuzendariak«Jendeak ezustekoa hartuko du; ez da umorezko filma eta garai soziopolitikoak pisu handia du»
Zuzendarien koadernoa
2005/08/12