Kutsidazu bidea Ixabel

Sinopsia

"Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren kartela

Kutsidazu bidea Ixabel

Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.

Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Horretaz gain arazo unibertsalak, elkarrekin bizi beharrak dakartzanak: bi anaiak gelakide ditu Juan Martinek, eta “troll” samarrak dira, eta alaba gazteena, Ixabel, neska xarmantak, oso bestelako sentimenduak ernaraziko dizkio…baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa, jatorra, pilotari aparta…

Eta eskola, eta eskolakideak: Joxe Mari harakina, Pablo apaiza, Miren psikologoa, Luis-Koldo medikua, Izaskun tabernaria, Koro irakaslea. Bakoitzak nortasun bat eta gaitasun linguistiko oso berea, eta denen artean prestatutako lapikoa irakinean.

Historiaren harian soroak eta metak, subjuntiboak eta deklinabideak, amodioak eta “desamodioak” tartekatuko zaizkigu. Klimaxa herriko festetan iritsiko da. Bertan pilota partida ikusgarria, apustuak, bertsoak, dantzak eta pertsonen arteko harremanen egituratzea, alegia, nor norekin elkartzen den ikusiko ditugu.

Uda epel batean, Harrialden.

Argazkiak

Zuzendariarekin lanean

Berriak

© 2008 berria.info
Orrialde nagusira joan