Edukira joan

Eguneko albisteak

2012-08-14

Euskal Herritarrak Jokoetan

Brontzezko hiru domina ekarri dituzte etxera euskal kirolariek: Maialen Chourrautek piraguismoan, Maider Undak borroka librean, eta Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorzak jokalariek eta Jorge Dueñas hautaatzaileak eskubaloian. Ahalegina handia izan da euskal kirolari guztien artean.

2012-08-13

Balantzeen ordua

Londresen kalkuluen arabera, 16.300 milioi euroren etekinak eman dituzte Olinpiar Jokoek. 900.000 bisitari izan ditu hiriak.

2012-08-13

AEBetako urrezko taldea

AEBtako selekzioak 107-100 gainditu du Espainia saskibaloiko finalean. Pekingo emaitzari buelta ematen saiatu dira Espainiako jokalariak baina estatubatuarrak nagusitu dira; Jokoetako historian 14. urrezko domina lortuz.

2012-08-13

Ugandak lortu du urrea maratoian

Stephen Kiprotich ugandarrak irabazi du Olinpiar Jokoetako proba gorena: maratoia. Atzetik helmugaratu dira Abel Kirui eta Wilson Kiprotich kenyarrak. 

2012-08-13

'Bye bye London'

Britainia Handiko musikari eta kanta ezagunenak omenduz eman diote amaiera bart munduko kirol jaialdi ezagunenari. Brasilgo Rio de Janeiro hiriak hartu du lekukoa. 2016 urtera arte itxaron beharko da Londresko Olinpiar Jokoek utzitako izarrak berriro ikusteko. Bideoa: itxiera ekitaldia. 

2012-08-13

BERRIAren 'Seigarren Uztaia' saioa, zuzenean

12:00etan hasi da Olinpiar Jokoetako BERRIAren telebistako saioa. Gonbidatu bereziak Maialen Chourraut eta Ander Elosegi piraguistak izango dira gaur. Programa astelehenetik larunbatera da, eta elkarrizketak, erreportajeak, musika, umorea eta abar biltzen ditu.

2012-08-11

Historiako laukote azkarrena

Jamaikak munduko errekorra birrindu du 4x100 metrokoan. Bolt, Blake, Carter eta Flaterrek osatu dute laukoa. Boltek Londresen lortzen duen hirugarren urrea da.

2012-08-11

Mohamed Farah britainiarrak irabazi du 5.000 metrokoa

10.000 metrokoa ere berak irabazi zuen. Afrikako atletak izan dira nagusi. Elena Lashmanovak munduko errekorra sei segundotan hobetuta irabazi du urrea ibilketako 20 kilometrokoan. Mariya Savinova errusiarra urrea 800 metrokoan. AEBko emakumezkoen laukoteak irabazi du atletismoko 400 metroko txandakako proba.
 

 

2012-08-11

Mexiko garaile futbolean

2-1 irabazi dio Brasili, Peraltaren bi goli esker. Emakumezkoetan, AEBek lortu zuen urrea atzo, finalean Japonia 2-1 menderatuta. 

2012-08-11

Evgenia Kanaeva errusiarrak irabazi du gimnastika erritmikoko buruz burukoa

Erakustaldia eginda lehengo postua berea dela berretsi du azken urteotako izarrak. Zilarra Daria Dimitrieva herrikideak lortu du, eta brontzea, Liubou Txarkaxina bielorrusiarrrak. Taldekako finala bihar izango da (15:30) eta, horretan ere errusiarrak dira faboritoak, zalantza izpirik gabe.

2012-08-11

Espainiak kolkoratu du brontzezko domina

31-29 hartu du mendean Hego Korea. Elorza, Pinedo, Carla eta Barno euskal jokalariak Espainiarekin aritu dira, baita Jorge Dueñas entrenatzaile bilbotarra ere.

2012-08-10

Meseret Defar etiopiarrak irabazi du urrea 5.000 metrokoan

Beste probetan errekor festa izan da: 4x100 metrokoan mundukoa onduta lortu du garaipena AEBk, eta olinpiarra hobetuta, berriz, mailu jaurtiketan eta pertika jauzian Tatyana Lysenkok eta Renaud Lavilleniek, hurrenez hurren. Asli Cakir turkiarra izan da garaile 1.500 metrokoan. Bahametako laukotea nagusi gizonezkoen 4x400 metrokoan.

1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »