Albisteak
2009-03-07
Boto bateko aldeari esker, PSE-EEk eserleku bat kendu dio EAri
Behin betiko emaitzen arabera, EAk Araban boto bat gehiago lortu izan balu, eserlekuari eutsiko zion Larreinak. PSEk aski luke PPren babesa Lehendakaritza lortzeko
2009-03-06
EAEn eta Espainian «egonkortasun ituna» egitea eskaini dio EAJk PSEri
Koalizio gobernua zein legegintzaldirako hitzarmena egitea proposatu dio EAJk PSEri, bozen ondorengo lehen bileran. «Desberdinen arteko» akordioa egiteko garaia dela uste dute jeltzaleek
2009-03-03
Bai EAJ bai PSE-EE, biak leihatuko dira lehendakaritza eskuratzeko
PSE-EEk EAJri lehendakaria kenduz gero, EAJk Madrilen PSOEri ematen dion babesa gal daitekeela iradoki du Anasagastik. PSE-EEk Eusko Jaurlaritza gobernatzeko «erabaki irmoa» dutela adierazi du PSOEk
2009-03-03
2005eko inbestidura gogoan du Lopezek
Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan nahi du Patxi Lopez PSE-EEko hautagaiak. Hauteskundeak irabazi ez baditu ere, PPren eta UPDren legebiltzarkideen babesarekin lor dezake hori.
2009-03-03
PSE-EEk eta Aralarrek bakarrik egin dute gora botoetan
Duela lau urteko hauteskundeetan ateratako emaitzekin alderatuta, PSEk %15 egin du gora, eta Aralarrek, %120,7. Orduan baino boto gutxiago eskuratu dituzte EAJk, EAk, PPk, ezker abertzaleak eta Ezker Batuak
2009-03-03
Kanpoko botoekin PSEk beste eserleku bat lor dezake, EAren kalterako
Ostiralean jakingo da kanpoko botoen emaitza; horren arabera, Araban, EAk lortu duen eserlekua gal dezake
2009-03-03
Estatuari bidea ixteko estrategia abertzalea behar dela dio Aginakok
«Herritarren bloke independentista» bideratzeko konpromisoa hartu du ezker abertzaleak
2009-03-03
Herritarrei «lanarekin» erantzungo die Aralarrek
«Etorkizuneko ezker abertzale politikoaren oinarriak» finkatzen ari direla nabarmendu du alderdiko zuzendaritzak
2009-03-03
Ziarretak dimisioa eman du, eta EAk apirilaren 4rako ezohiko batzarrera deitu du
Zuzendaritzak babesa agertu dio EAko presidenteari, eta emaitza txarren erantzukizuna hartu du
Haritz Rodriguez
Javier Madrazori elkarrizketa
www.berria.info 2009