Herri eta kantonamendu bozak

Ipar Euskal Herriko 21 kantonamendutatik 11tan Pirineo Atlantikoetako Kontseilu nagusirako hautetsiak hautatuko dituzte martxoaren 9an eta 16an. Kantonamendu bakoitzak bere kontseilari nagusia izendatuko du, datozen sei urteetarako. Gisa horretan, Kontseilu nagusiaren erdia berrituko da. Hauteskundeak udal hauteskundeekin batera eginen dira, eta udal hauteskundeek itzal handia egiten diote, haiek baitira interes gehien pizten dutenak.

Ezkerrak emaitza onak lortuz gero, aukera txiki bat ukan dezake Paueko departamendu asanblean gehiengoa lortzeko. Horretarako, bost tokitan kendu behar die aulkia Modem eta UMP alderdiei. Orotara (Biarno kontuan hartuz) 26 kantonamendutan dira hauteskundeak.

Sozialistek Angelu Hegoaldea eta Hendaiako kantonamenduak eskuratzeko itxaropena dute. Bestalde, Alain Iriart hautetsi abertzalea etiketarik gabe aurkeztuko da Hiriburuko kantonamenduan, kontseilar nagusi bihurtzeko aukera handiekin. Jean-Michel Galant kontseilari nagusi abertzaleak bere aulkiari eustea izanen du erronka Baigorriko kantonamenduan. Galant Euskal Herria Bai koalizioaren (AB, Batasuna, EA) izenean aurkezten da. EH Bai koalizioak 11 kantonamenduetan aurkeztuko ditu hautagaiak.

2008-03-10
Euskal Herria Baik abertzaleak alternatiba direla eta emaitza onekin baikor direla dio
2008-03-10
Abertzaleek emaitza ikusgarriak lortu dituzte; Uztaritzen, bigarren itzulirako giltza daukate
2008-03-08
Herri txikietan hautesle bakoitzak nahi duen pertsonekin osa dezake kontseilurako zerrenda
Philippe Etxeberri Berdeen hautagaia, Miarritze Ekialdeko kantonamenduan
2008-03-07
Euskal departamendua sortzeko Frantziako Konstituzioa aldatu behar litzatekeela eta, hori baino sinpleago ikusten du herri elkargo bati eskumenak ematea.
2008-03-07
EH Baiko hamaika hautagaiek, Modemeko bik eta UMPko batek onartu dute osotasunean
2008-03-07
Kontseiluak dio zerrenda abertzaleak eta EH Bai direla elebitasun irizpidera hurbildu diren bakarrak
2008-03-06
EH Bai Sozialistek Pauen politika «jakobinoa» daramatela salatu du Beñat Elizondok
2008-03-05
Lekorneko auzapeza eta bere taldea ez dira berriz aurkeztuko. Agintaldi gatazkatsuari amaiera eman nahi diote bi zerrendek.
2008-03-04
Abertzale anitz zerrenda irekietan aurkeztuko badira ere, beste anitzek aparteko zerrendak osatuko dituzte. Oposizioan egin lanaren fruituak biltzeko itxaropena dute.
2008ko emaitzak
2004ko emaitzak
Bideoak

Arantza

Arantza Urkaregi, hautetsi independentista

Miguel

Miguel Buen, PSE-EEko hautagaia

Argazkiak

NaBaiko hautagaiak Foruen monumentuan

Inkesta

Kasurik egiten diozu hauteskunde kanpainari?

 



Iritziak

www.berria.info 2008