 |
 | | www.midas-press.org |  | Informazio gehiago: | Günther
Rautz, Midas-Secretary,
European Academy Bozen/Bolzano
Drususallee/Viale Druso 1
I-39100 Bozen/Bolzano
Tel.+39-0471-055210; Fax.+39-0471-055299
e-mail: g.rautz@eurac.edu | |
 |
 |
 |
Ekainaren
3tik 6ra, MIDASek (Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan
Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea),
Berria-rekin elkarlanean, bere 3. batzar nagusia
egingo du Donostiako Kursaal Jauregian. Euskal Herria
kokaleku gisa aukeratzeko zioen artean, Euskaldunon
Egunkaria-ren auzia da nagusiena. Izan ere, nazioarteko
elkarteak behin baino gehiagotan salatu izan du
euskarazko egunkariaren itxieraren eta bere langileen
atxilotzearen zentzugabekeria. Hala, Euskal Herriari
eskaini nahi dion arreta bereziaren seinale da antolatzen
duen batzarrik nagusiena bertan egitea.
Bilkurak Europako 13 herritako 27 kazetari elkartuko
ditu, besteak beste, euren egitasmo, premia eta
arazoen gaineko informazioa elkartrukatzeko. Berria-ren
sorrera, euskararen egoera eta Egunkaria-ren itxieraren
berri jasotzeko aukera ere izango dute.
MIDASeko kide diren egunkariez gain, Euskal Herriko
komunikabideek ere hitzaldi ugaritan parte hartzeko
aukera izango dute, eta hizkuntza gutxituetan
argitaratzen diren egunkari horien guztien egitasmo
interesgarrienak ezagutu ahal izango dituzte.
Izan ere, batzarraren xede nagusietako bat elkar
ezagutza sustatzea izango da. |
 |