
Egileak:
Iruñeko Donibane auzoko bizilagunak. Eguzki Bideoak.
Sinopsia:
2004ko martxoaren 13an, Madrilgo atentatuetatik bi egunera, bere okindegi ondoan bizi zen Espainiako Poliziako kide batek hil zuen Angel Berrueta okina. Hilketa horren ondoren Iruñeko Donibane auzoko bizilagunek gaitzituta zeudela eta gertatutakoa arbuiatzen zutela agertu zuten. Bitartean, hainbat komunikabide jazotakoa isiltzen saiatu ziren, eta egun haietan gertatu zen guztiarekin zuen harremana estaltzen. Hau da, hilketa eta hura eragin zuten arazo politikoak bereizten.
M-13 Atocha, El Pozo, Santa Eugenia… Donibane M-11n eta hurrengo egunetan gertatutakoek Euskal Herrian izan zuten eragina erakutsi nahi du. Hainbat ahots eta esperientzia jasotzen dituen narrazio korala da dokumental hau, isiltzen saiatu ziren historiaren zati bat kontatzeko ahalegina.
Iraupena:
63 minutu.