Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Porlos'

2014ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Igerabideren Zangotraba azken nobela irakurtzen ari nintzela, begiak anpolai bi geratu zitzaizkidan letren moldean ikusi nuenean nire adinekoek (behintzat) hain sarri, hain natural erabiltzen dugun porlos! espresioa ezetz esateko: «Tximinoa, bai, hori etorriko zaio, porlos!». Tximinoa ez zaiola etorriko, alegia. Gaztelaniazko por los cojones! espresioari kendutako puska bat da, harginak harri-bloke bati kendutako harri-koskor bat bezalakoa, eta euskararen horman dago. Ereduzko Prosaren testu hustuketak, ordea, adibide bakarra dakar: «hunkituko dituzu, porlos!» dio Patziku Perurenak Harrizko pareta erdiurratuak liburuan.

Aitor dut pozñoa hartu nuela idatzita ikustean, baina baita pesadunbrea ere: bitan soilik eman zaio idatziaren ereinotza. Eta sarri ahazten duguna gogorarazi dit: porlos bizituko dugu hizkuntza, halakoak ere sanidade osoz baliatu gabe; porlos egingo dugu aurrera, hizkera naturala baztertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.