Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Halabeharrez

2015eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Erromatarrek fatum deitzen zioten halabeharrari, hortik gaztelaniazko edo frantsesezko fatal: halabeharrak, destinoak markatutakoa. Italiarrek l'homme fatale deitzen zioten Napoleoni, seguru asko atzera bueltarik gabeko ondorioak eragin zituelako Europako bazterretan, ez dakit. Destinoak markatzen bazaitu ez dago zer eginik, halakoxea femme fatale baten mundualdia ere eta halakoxea femme fatale batekin topo egiten omen duenarena.

Euskarak ere tira egin zuen fatum hitzetik eta patua geratu zaigu, gizakion etorkizuna baldintzatzen omen duen indarra adierazteko erabiltzen dugun hitz serio hori, bertatik eratorritako patal/pattal adjektiboekin, pertsonen ahulezia eta ondoeza adierazteko, gauzen ahuldadea markatzeko: amona pattal dago, pilota pattala, eguraldi pattalari aurpegi on…

Baina patuak dakarrena ez baita beti txarra,oporrekin datorkigu aspalditxo honetan pattalsamar gabiltzanoi atseden pixka bat hartzeko amorratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.