Angel Erro.
JIRA

'Berocillo'

2015eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Es el momento de esan agur al hotza del verano, el hotza del negua y de acercarse al berocillo de las fallas, ¡el berocillo!, ¡el berocillo!», horrela egokitu ditu euskarara Patxi Huarte Zaldieroak (nik ere esku pixka bat sartu dudan arren) Valenciako alkatearen ustezko katalan edo, berak nahiago lukeenez, valentzierazko hitzak. Maiz pentsatu dut, eta badakit ez naizela bakarra izan, nafarrak Euskal Herriko valentziarrak garela, Euskal Herriko katalanekiko harreman politikoari dagokionez batez ere. Halere, ez dut UPNeko buruzagi bat Sanferminetako txupinazoan euskaraz (ezta nafarreraz ere) egiteko ahaleginean irudikatzen. Nik uste, hain gara hemengo euskaltzaleak inozoak, Barcina bat edo Maya batek udaletxeko balkoitik «el berocillo del ttunttun de las peñas» bota izan balu, Valentzian bezala, haserretu beharrean, ahalegina eskertu eginen geniola. Horrek zer pentsa eman beharko liguke, gure hiztun eskubideetan egiten ditugun amore emate eskertu gabeen inguruan.

El País egunkariko editorial gisako batek politikariek ordezkatzen duten hiriko hizkuntza koofiziala ezagutzeko eskakizunaren alde egiten du. Euskal Herrian gertatu izan balitz, ez lukete halaxe aldarrikatuko. No, no som valencianets.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.