Angel Erro.
JIRA

Bataioa

2015eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Ez ohi da komeni nahi ez zaituzteten tokietan egoten tematzea. Hasieran, jarrera heroikoa irudi dezake gauzak barrutik aldatzeko saioak. Taldekide batzuek bihotz emanen dizute, modu pertsonalean, bide pribatuetan. Horrek ongi ari zarela pentsaraz zaitzake, makinaria handia zertxobait aldatzen ari delako frogatzat hartuaz. Kanpotik ikusita, neke barregarria da, kontua nola amaituko den erraz asmatzekoa.

Kanpotik, oso kanpotik, ikusi ditut egunotan honetan pentsarazi didaten kasu pare bat. Espazio arazoengatik, haietako bakar batez jardunen dut: transexual batek eta bere familiak kontra egiten zuten bere hiriko apezpikuak onar zezan Alex Salinas, neska jaiotako mutila, bere ilobaren aita pontekoa izatea. Hasierako ezetza baiezko bilakatu zen aste batzuez. Orain egun batzuk Cadizeko apezpikuak «pública y definitivamente» adierazi du umearen osaba ez dela aitabitxi izateko onargarria, fedearekin bat ez datorren bizitza eramateagatik. Ez du argitzen eta ez du argituko, baina badakigu hala dela, fedearekin bat ez datorren bizitzarekin sexu aldaketaz ari dela. Sexua aldatzeak ez ditu inoren sinesmenak aldarazten, nik dakidala.

Familiak haurra ez bataiatzea erabaki du. Balizko porrot hau garaipen bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.