Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

'Poztariarena'

2014ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Guk ere Antillak zintzilik genituen argazkien paretetan, eta karta bat idaztea erabaki genuen norbaitek erantzun zezan. Ez genuen ezer eskatzen: udaberriko euritan larrosak noiz pizten hasiko zain geundela, horixe esaten genuen, ez besterik. Pasatu ziren hamar urte, pasatu zen mende erdi. Postariak gerra zaharretako lagun are zaharragoen albiste txarrak ekartzen zizkigun,mediku-txosten kezkagarriak, gure diruen miseria gorria. Gure gutunaren erantzunaganatik galdetzen genion guk. Postariak sorbaldak goratzen zituen. Bainillaren usainaren, piano-nota urrutien, ezpain bustien gustu aspaldikoaren oroitzapenari esker aldentzen genituen argazkiak kentzeko aitzakiak eta tentaldia, paretetako orbanak pintura berriz estaltzeko bulkada…

Atean jo dute. Postal bat luzatu digu postariak udaberriko euritan piztutako larrosa batzuen argazkiarekin. «Habanatik!». Batzuetan postariek badakite poztari izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.